Bera Bera Eskubaloiak etenaldiko bigarren lagunartekoa jokatuko du bihar ostirala Zumarragako Ispilla kiroldegian. Bertan Kukullaga Etxebarri izango du aurrean.
Urola Kirol Elkarteak antolaturik, norgehiagoka 19,30etan hasiko da. Imanol Álvarez prest dituen jokalariak eramango ditu: Ana Temprano, Matxalen Ziarsolo, Alba Menédez, Nagore Arizaga, Silvia Ederra, María Núñez eta azkeneko hilabeteetan izan direnak, Esther Arrojeria, Maitane Etxeberria, María Akuña eta Uxue Ezkurdia, ondorioz, senior edo jubenil taldeetatik osatuko du deialdia.
Lesionaturik dauden jokalariek errehabilitazioarekin jarraitzen dute eta Eli Pinedo eta Patri Elorzak, Serbiako Mundialean aritu direnak, atsedena dute. Zumarragako lagunarteko ostean, larunbat goizean entrenatuko dira Bidebietan, astelehenean eta urtarrilaren 2ra arte oporrak izango dituzte nahiz eta hainbat ariketa egin behar dituzten. Orduan plantilla osoa entrenaldietara itzuliko da. Liga berriro martxan jarriko da partida ezinhobe batekin, izan ere, urtarrilaren 11n (Bidebieta, 19etan) Bera Berak Helvetia Alcobendas hartuko du, madrildarrak bigarrenak dira donostiarrekiko hiru puntutara.