Olaizaga beteta, Euskadik ezin izan zuen Txile gainditu (24-26)
Eskubaloiaren jarraitzaileak erantzun ezinhobea eman zion atzo Euskadi eta Txileko selekzioek Elgoibarren jokatu zuten lagunartekoari, Olaizaga kiroldegia bete baitzen emozioa kalitate baino gehiago izan zuen norgehiagoka ikusteko.
Etorkizunera begiratzen dion Txileko selekzioak Faduran egunak darama konzentraturik, Euskadiko jokalari guztiak, aldiz, bezperan baino ez zuen entrenatu. Imanol Álvarez entrenatzailearen zerrendan kale egin zuten Maialen Mujika eta Naiara Elizegik eta Maialen Agirregomezkortarekin osatu zuen deialdia Ermuako entrenatzaileak.
Silvia Ederra, Ainhoa Hernández, Alba Menéndez eta Jessica Nogales defentsaren erdian kokatu zituen Alvarezek, Ziarsolo eta Egozkue hegaletan eta Leire García atepean. Euskadi sutsu atera zen (3-0, min 4 eta 14. min 8-4). Yáñezek Ederra ordezkatzen zuen erasoan eta Ziarsolo, Menéndez eta Ainhoa Hernández bina golek Txileko Iñaki Aniz nafar entrenatzailearen hutsartea eragin zuten.
Etenaldia ondo atera zitzaion, Txilek 0-4 partziala lortu zuen partida berdintzeko. Imanol Álvarezek Arizaga, Etxabe, Galarza, Agirregomezkorta eta Arrojeria sartu zituen, usurbiltarra defentsan aurrean jarriz. Arizagaren hiru golei esker Euskadi aurretik iritsi zen atsedenaldian (15-13).
Bigarren zatian, Txilek Euskadiren indarguneak kontrolpean izan zituen. Hasi eta berehala aurretik jarri zen, 0-4 partzialari esker, Menéndez eta Hernándezen kanporaketak baliatuz. Aurretik jarrita Euskadiri berdintzea baino ez zion utzi, izan ere, kontraeraso bakarra gauzatu zuen –Arrojeriaren bidez- eta joku geldian oso ondo itxi zuen pibotea.
Andrea Egozkuek hegaletik Euskadiren bolada txarrari amaiera jarri zion, Naryith De la Cruz atezaina gelditzen hasi zen eta Nogalesek 19-19 ezarri zuen. Horrren ostean, Arizaga, Etxabe, Arrojeria eta Nogales (24-24, hiru minutu falta zirela) elkartu zituen Euskadi eta Txile berriro ere baina Euskadik ez bezala, Txilek, orduan jokalari gutxiekin aritu arren, gola sartzen asmatu zuen.
Galdu arren, oso ekimen positiboa atzokoa, emakumeen eskubaloi selekzioa etxean ikustea arrakastatsua izan baitzen.
Fitxa: Euskadi 24, Txile 26
Euskadi: Leire García, Ziarsolo (3, 1p), Nogales (3, 1p), Ederra (1), Hernández (2), Menéndez (2) eta Egozkue (3) -titular- Yañez (1p), Arizaga (4), Agirregomezkorta, Etxabe (3p), Galarza, Arrojeria (2) eta De la Cruz (o.a.).