Ametsen Pabilioiak berriro ere pista egokia izan da Bera Berarentzat. 2012an azpitxapelketa eta Championsen leku baten jabe egin zen bertan eta gaur arratsaldean urratsa erabakiorra eman du Ligako txapelketa berresteko Helvetia Alcobenda aise gaindituz (23-31). Horrela, Rocasak BM Porriñori irabazio dionez, Bera Bera ez da gaur txapeldun baina bi partida ditu puntu bakarra lortzeko. Hurrengo norgehiagoka, datorren larunbatean Bidebietan (19etan) Mar Alicante hartuko du orduan.
Bera Berak jokatu du bere entrenatzaileak aldarrikatu zuen bezala, hau da, lehiakor eta defentsa sutsu batekin. Partida hasiera berdintsua izan da baina 8. minutuaz geroztik, Menéndezen lehenengo kanporaketa jasan arren, donostiarrek aurreneko tarteak zabaldu ditu Castro eta Pinedok kontraerasoan gauzatutako golei esker. Arabarra 5-1 defentsan aurreratuena zen eta madrildarren baloi galduak ondo baino hobeto aprobetxatu ditu. Pinedoren atzean Núñez, Menéndez eta Martínez ziren, Arrojeria eta Castro hegaletan zirela.
Helvetia Alcobendas 12 minutu golik sartu gabe egon da eta Bera Berak etekina atera du (5-6 tik 5-12ra pasatuz 19. min). Gainera, Imanol Álvarezek eserlekua mugitu du pabilioian egiten zuen beroa kaltegarria ez izateko. Dunay (2), Pinedo –zortzi lehenengo zatian- eta Martinezen bidez Bera Bera 12-16 aurretik iritsi da atsedenaldira. Okerrena, Menéndezen bigarren kanporatzea.
Bigarren zati hasiera erabakiorra izan da. Defentsa, gaindiezina eta erasoan, Ziarsolok hartu du Pinedok utzitako lekukoa. Ondorioz, 0-6 partizala eta Helvetia Alcobendasen lehenengo gol zati honetan Paula Garcíak 10. minutua igarota.
Halere, gipuzkoarrak gehiegi erlaxatu dira orduan. 12-22tik (40. min) 17-22ra pasatu dira bost minutuetan eta Menéndezen txartel gorria. Pinedo pistara itzuli da eta bi gol sartu ditu. Ez hori bakarrik Martínez, Ederra eta Cuña gehitu dira eta partida guztiz hautsi da bederatzi minutuen faltan (17-27).
Silvia Arderiusek lau gol sartu ditu amaieran eta Bera Berako jokalari guztiek gola sartzeko aukera izan dute. Minutuak izan ditu baita ere Yamiley Rodríguezek oso geldiketa ona egin duena kontraeraso batean.
Ondorioz, oso garaipen garrantzitsua, puntu bakarra lortzeko bi aukera ditu orain taldeak hirugarren titulua bereganatzeko. Datorren larunbatean Bidebietan du lehenengo giltza.
Fitxa: Helvetia Alcobendas 23, Bera Bera 31
Helvetia Alcobendas: Carrera, Teresa Francés (4), Iglesias (3), Ausas (1), Paula García (3), Arderius (9), Aramendia (1), Alba García, Nora Azurmendi, Prieto (1), Cardador (1), María Francés, Bartolomé eta Zugarrondo (o.a.).
Bera Bera 31 (16+15): Temprano, Castro (2), Menéndez (2), Núñez (2), Arrojeria (1), Martínez (3) eta Pinedo (11, 5p) –titular- Dunay (3), Ederra (1), Ziarsolo (3), Cuña (1), Etxeberria (1), Arizaga (1) eta Yamiley (o.a.).
Epaileak: Fernando Fernández Pérez eta Alberto García Rodríguez (Andaluzia)
Kanporaketak: Paula García, Helvetia Alcobendasetik eta Menéndez (3, gorria 44., min), Arrojeria eta Cuña.
Partzialak: 4-4, 5-7, 5-10, 6-12, 10-14, 12-16 –atsedenaldian- 12-18, 12-22, 17-22, 17-27, 18-29 eta 23-31.