Bera Bera

Select your language

Denboraldi hasieran esango baliote hiru jardunaldien faltan bere taldeak lau puntuko aldea duela (praktikan hiru, gol average delakoa Rocasarekin galduta duelako) “sinatuko nukeen”. Imanol Álvarezek argi du “egoera ona dugu eta Alcobendasen punturik lortzen badugu hurrengo jardunaldian Liga Bidebietan irabazteko aukera izango genuke”. Larubatean txapeldun irteteko Bera Berak Rocasak baino puntu bat gehiago atera behar du. Horreratako kanariarrek BM Porriñoren aurka huts egin behar dute. Ondorioz, gipuzkoarrek bihar punturik eskuratuz gero Liga txapelketa berresteko aukera izango lukete maiatzaren 10ean Bidebietan (19etan) Mar Alicante taldea gaindituz. Halere, Bera Berako entrenatzaileak ohartarazi du Pabellón de los Sueños (larunbata 18etan, Fernando Fernández eta Alberto García, Andaluzia) pista zaila izango dela. “Alcobendas talde gaztea da baina ondo jokatzen du eskubaloian, batez ere erasoan. Oso denboraldi ona egin dute nahiz eta azken asteetan sasoi onenean ez egon. Liderra hartuko du bihar eta Bera Bera gainditzen itxi nahiko du denboraldia”. Bere ustez, Helvetia Alcobendasi aurre egiteko gakoak “atzera ondo egitea, hau da, gure erasoko jokua gauzatu ostean era orekatu batean azkar itzultzera gure zelaira”. “Alcobendasek golen erdia kontraerasoan edo bigarren bolandan sartzen ditu, horretarako jokalariak ditu, horregatik bere jokuari trabak jarri behar dizkiogu” adierazten du ermuarrak. Patri Elorzaren baja baino ez dauka Bera Berak, ondorioz, Pabellón de los Sueños izango dira Valladoliden eta Kukullagari Bidebietan irabazi zioten jokalariak. Imanol Álvarezek argi du “Alcobendasen partida borobila egiteko mentalitatea dugu”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores