Lehenengo aldiz Adriana Castrok partida baten 11 gol sartzen duela
Larunbatean Bidebietan Kukullaga Etxebarri taldearen aurka izan zen. Zazpi gol lehenengo zatian eta lau bigarrenean. Norgehiagokako golegile nagusiena izan zen hamaika golei esker eta ez da gogoratzen horrelako kopuruetara iritsi denik partida bakar batean.
Bera Berak 5-1 defentsak, Eli Pinedo aurrean kokatuz, kontraerasoetarako beta eman zion, hegaleko jokalarien mesederako, batez ere brasildarrak aprobetxatu zituenak.
Adriana Castrok bide azkarra erabilita bost gol sartu zituen, beste bost gol hegaletik eta azkena berak huts egindako penalti baten aldaratzea gauzatu ondoren. Guztira, 14 jaurtiketetik hamaiketan asmatu zuen, %78,5eko portzentajea, hain zuzen.
Eskuin hegaleko jokalariak, lehenengo itzulian hiru partida galdu zituela, Ligan 66 gol darama, iaz denboraldi osoan baino bi gutxiago. Egun, taldeko hirugarren golegile nagusiena da Ligan, Eli Pinedo (128) eta Matxalen Ziarsolo (90) jokalarien atzetik.
Ligako 23 partidatan, Eli Pinedo izan da partida batean hamar goletara iritsi edo gainditu duen bakarra. Hirutan izan zen, Elche Mustangen aurrean (Bera Berak sarturiko 21 goletatik 12) Helvetia Alcobendasen aurka (11 gol), biak Bidebietan eta Kordoban (10 gol) Adesalen aurrean.