Bera Bera

Select your language

Martxoaren 16an laugarren Erreginaren Kopa eskuratu zuen lekura itzuliko da Bera Bera, Alcobendasera, alegia, non partidarik galdu ez duen hirira.
2008. urtean madrildarrak ohorezko mailara igo zirenetik, Bera Berak jokaturiko bost partidatan lau garaipen eta berdinketa bat eskuratu ditu. Eta garaipen esanguratsuak, batez ere azken biak. 2012ko apirilaren 21ean Pabellón de los Sueñosen Bera Berak sailkapenean bigarren postua ziurtatu zuen, lehenengo aldiz Championseko txartela eskuratuz. Tati Garmendiak belaunean ebakuntza egin zioten Reyes Carrere ordezkatu zuen eserlekuan eta Bera Berak partida irauli egin zuen azken minutuetan. Lau golego desabantaila zeraman eta 25-26 irabazi zuen defentsari esker eta Melinda Beta eta Eli Pinedoren golei esker. Lau goletatik hiru azken minutuetan gauzatu zituen arabarrak, Helvetia Alcobendasen aurrean partida bikainak betetzen duena. Aurtengo denboraldian, joaneko norgehiagokan 11 gol egin zituen eta iaz, zortzi Pabellón de los Sueñosen eta zazpi Bidebietan.
Iaz, Liga irabazi zen denboraldian, Bera Berak mezua helarazi zien aurkariei. A Guardan berdindu eta Elxen galdu ostean, donostiarrek guztia irabazita zuen Rocasa liderrak tartea gehiegi zabaltzeko arriskua zuten. 2012ko azaro hasiera zen eta Bera Bera 28-35 nagusitu zen madrildarrak aurreratuz eta lidergora gerturatuz.
Partida hauen aurretik, 2008ko azaroan Bera Berak 26-31 irabazi zuen (Eider Rubiok, zazpi gol), hurrengo urtean berdindu zuen (26-26) eta 2011ko apirilean 20-29 gainditu zuen Alcobendas (Vero Cuñak, zazpi gol).
Eta gertuena, Kopako XXXV. edizioa, Amaya Valdemoro Pabilioian ospatu zena, Bera Berak orduan Zuazo Barakaldo, Mecalia Guardés eta finalean Rocasa gainditu zituen Alcobendasen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores