Champions League 2014-15: aldaketak lehiaketa sisteman
Bukatu berri den denboraldian, behin lehiaketa hasita zegoela, Champions Leaguek lauko finala antolatu zuen garailea erabakitzeko, hau da, Budapesten elkartu ziren Main Round delakoan izan ziren lau talderik onenak garaikur preziatuena lortze aldera. Finalerdietan alde batetik izan ziren Györi eta Danimarkako FC Midtjylland eta, bestetik, Buducnost eta Vardar –Bera Beraren aurkaria izan zena multzoen fasean -. Györi bigarren aldiz Championseko garaile sortatu zen aparteko kirol ikuskizun batean.
Datorren denboraldiari begira, lehiaketa sistema aldatuko da. Alde batetik, Hungariak eta Danimarkak bakarrik izango dituzte bi talde Champions League hasieran, gainontzekoek Ligako txapeldunak izango dira, nahiz eta federazioek aukera izango dute gonbidabenak luzatzeko.
Oraindik ez dute multzoen osaketa (zerrenda buruak e.a.) ezagutzera eman. Multzoen fasean 12 talde kokatuko dira zuzenean eta gainontzekoak irailaren 20-21ean ospatuko diren kanporaketatik aterako dira, ondorioz, orain arte bezala, lau taldez osaturiko lau multzo planteatzen dira.
Beste nobedadea izango da, jardunaldia ostiralean jokatu ahal izatea. Horrela, multzoen fasea urriaren 17-19an hasiko da, sei jardunaldi jarraian burutu ostean, azaroaren 21-23an amaituko delarik. Aldaketa azpimarragarriena da multzoko aurreneko bi sailkatuaz gain hirugarren sailkatuak ere Main Round delakoan parte hartuko duela eta laugarren sailkatuak Cup Winners’ Cup jokatuko duela.
Aldaketa nabarmena da. Championseko multzoen fasean aurreneko aldiz izanda, Bera Berak partida bat irabazi zuen (Podravka Vegetari 28-19) eta hiru gol bestetik hirugarren sailkatuatik urrundu zuten. Eta laugarren izanda, Europatik at galditu zen.
Ondorioz, Eukopako eredua hartzen du hurrengo Championsak. Sei taldez osaturiko bi multzo izango da datorren urteko Main Round delakoan. Sailkapenean sailkatu diren taldeen aurka lorturiko puntutak besterik ez dira kontutan hartuko, urtarrilaren 30ean hasi eta martxoaren 13-15ean bukatu dena. Beste multzotik etorritako taldeak izango dira aurkariak, hau da, beste sei partida, hiru bidai eta beste baldintza batzuk (telebistazko produkzioa, eskubaidea, e.a.).
Main Roundetik zortzi talde pasatuko dira hurrengo fasera (multzo bakoitzatik, lau). Final laurdenak apirilaren 3-5ean izango da joaneako eta apirilaren 10-12an itzulera (multzo bateko irabazleak laugarrena izango du aurkari eta bigarrenak, hirugarrena). Maiatzaren 2-3an burutuko den Lauko finalera pasatuko dira irabazleak.