Fadurako goi mailako errendimendu Zentroan egindako bileran, errendimendu taldea izendatzen duen hitzarmena berretsi zuten BAT Team eta Bera Bera Eskubaloiak.
BAT Basque Team Fundazioko helburua da baliabideak eskaintzea ahalik eta euskal kirolari gehien naziarteko mailako lehiaketan aritu eta goi mailako emaitzak lortze aldera.
Zentzu honetan emakumeen eskubaloiak lehentasunezko kirola gisa ulertzen du Fundazioak, 2016ko Rioko Joku Olinpikoetan euskal kirolariak izateko helburu.
Horregatik, besteak beste, aholkulari teknikoak eskaintzen ditu, biomedikoak, coaching eta psikologi arlokoak, azken honek kirola uztear dagoen kirolariari lan mundura murgiltzeko.
Nobedade gisa, 2014ko hitzarmenak Euskal Herriko Unibertsitatean ikasle diren Bera Berako jokalariek ikasketak eta kirola uztartzeko erraztasunak izango dituzte.
Horrela, Bera Berak 55.000 euro jasoko ditu euskal jokalarien promoziorako tresna gisa. Sinaduran Basque Team Fundazioko koordinatzaile Javier Aldazabal; Bera Bera RTko Igor Etxeberria gerentea eta Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendia izan ziren.
Bera Beraren betebeharren artean daude aurten goi mailako lehiaketan aritzea, jokalarien planifikazio egitea goi mailara iriste aldera, errespetatu eta betetzea dopajearen inguruko arautegia, Fundazioko irudia erabiltzea eta publizitate konpromisoak betetzea.