Bera Berak Mirotza saria jaso zuen Orion
Orioko gizonezkoen traineruko patroi Irakoitz Etxeberriaren eskutik jaso zuen Matxalen Ziarsolo kapitainak Mirotza Saria lehengo ostiralean Orioko arraun elkarteak antolaturiko Garagardo Azokan.
Bera Bera Eskubaloiak aurten lau titulu eskuratu ditu: Superkopa, Euskal Kopa, Erreginaren Kopa eta Liga. Hori dela eta Orioko arraun elkarteak antolaturiko II. Garagardo Azokaren irekiera ekitaldian taldeari omenaldia egitea erabaki zuen Mirotza saria eskainiz. Gizonezkoetan Aimar Olaizola pilotariaren lana goraipatu nahi izan zuten.
Argazkian, Bera Berako jokalari, Martin Larrañaga bigarren entrenatzaile eta klubeko presidente Fernando Diez, Mirotza eta pitxarrak eskuetan Garagardo Azoka inaugurazio unean.