Bera Bera

Select your language

Union Artesanak gonbidaturik, Bera Bera Eskubaloiko plantillak, Fernando Diez Mintegi presidenteak eta eskubaloi arloko arduradun Tati Garmendia barne, Donostiako Alde Zaharrean afari oparo batekin itxi du denboraldia. Elkarte historikoak Danborradan arriadara gonbidatu zuen Bera Bera, Matxalen Ziarsolo kapitainak gogo handiz bete zuena. Harrera aurretik, plantillak azken entrenaldi saioa burutu zuen Bidebieta kiroldegian. Atzean, hamar hilabeteko lana eta sensatzio ugari, izan ere, intentsitate handiko denboraldia izan da, 2013ko abuztuaren 5ean hasi zena Josean Gaska kiroldegian egin zen topaketan. Denboraldia zehaztasunez azaldu aurretik, Bera Berak guztira 38 partida ofizialak jokatu ditu (Superkopa, Ligako 26, Champions Leagueko sei, Erreginaren Kopako hiru eta Euskal Kopako bi), horietatik, 29 irabazi ditu, bakarra berdindu du (Ligako azken partida Leonen) eta zazpi galdu ditu (Ligako bi eta Championseko bost). Ondorioz, lau titulu eta Champions Leagueko partaidetza duina eta historikoa. Hemendik aurrera, lan ugari gauzatzeke dago. Imanol Álvarezek Bera Bera entrenatzeari uko egin zionez, klubak entrenatzaile berria izendatu behar du eta zentzu horretan mugitzen ari da. Bestetik, Tati Garmendiaren asmoa da azken urteotako jokalari multzoarekin jarraitzea, nahiz eta oraindik ere bajaren bat egon eta, azkenik, klubak enpresei bere plataforma eskaintzen jarraitzen die babesleak gauzatzeko arrakastak mantentze aldera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores