Guadalajaran defendatuko du Superkopa Bera Berak irailaren 6an
2014-15 denboraldia ofizialki irekiko duen partida izango da, irailaren 6an, larunbata, hain zuzen. Liga eta Kopako txapeldun gisa Bera Berak Superkopan Kopako azpitxapelduna izango du aurrean, Rocasa Ace Gran Canaria taldea, alegia. Hau da, iazko final bera errepikatuko da, donostiarrek kanariarrak 25-24 gainditu zutena Josean Gasca kiroldegian.
Kasu honetan, finala Guadalajarako Kirolanitzetako Jauregian ospatuko da eta Teledeportek zuzenean (12,30etan) eskainiko du.
Superkopako XV. Edizioa eskurauz gero, laugarren garaikurra izango litzateke Bera Berarentzat, 2008, 2012 eta 2013 lortu ziren aurrenekoak eta Mar Valencia kluba berdinduko luke.