Europako Federazioak gaur konfirmatu ditu EHFn arituko diren taldeak, Bera Berak izena eman zuen lehiaketan, alegia.
Donostiarrekin batera, Champions ostean, Europako bigarren txapelketan, beste 40 talde arituko dira.
EHFk egindako distribuzioaren arabera, 18 taldek bigarren txandari ekingo diote urrian (joanekoa, 18-19 eta itzulera, 25-26). Txanda honetatik aterako diren bederatzi taldeak beste zazpi taldeekin bat eginda 16 talde onenen aurka lehiatuko dira –horien artean, Bera Bera-, EHFk azkeneneko hiru denboraldietan hartutako puntu kopuruaz osaturiko ranking baten arabera.
Datorren asteartean, uztailak 22, Vienan aurreneko zozketa burutuko da, bigarren eta hirugarren txanda zehazturik geldituko direnak, hau da, Bera Berak jakingo du ze kanporaketatik aterako den bere aurkaria, azaroaren 15-16an eta 22-23an ospatuko dena.
Debutean, Bera Berak saihestuko ditu, besteak beste, Lada Togliatti – EHFko egungo txapelduna- Rostov eta Astrakhanochka, Danimarkako Team Esbjerg, Errumaniako ASC Corona Brasov, Issy Paris, Alemaniako Buxtehuder eta Bayer Leverkusen eta Rocasa kanariarra.