Matxalen Ziarsolo, beste urtebete Bera Beran
Bera Bera Eskubaloiak Matxalen Ziarsolo kapitainaren ekarpena izango du datorren denboraldian.
Ezker albokoak 14. urtea beteko du donostiarrekin, izan ere, 2001-02 denboraldian egin zuen debuta Bera Berarekin.
Kluban urte gehien dabilen jokalaria izateaz gain, Matxalen Ziarsolo da gol gehien sartu dituen hirugarren jokalaria, Tati Garmendia eta Esme López ostean.
Ondorioz, Eli Pinedorekin batera, Bera Berak luxuzko ezker albokoa osatuko du berriro ere. Gainera, duten eskarmentua eta kalitateari esker Ziarsolok zein Pinedok beste posizioetan maila ona emateako aukera dute.
Ziarsolorekin, Bera Berak hamaika jokalari ditu plantillan: Temprano, Pinedo, Elorza, Núñez, Menéndez, Arizaga, Ederra, Etxeberria, Arrojeria eta Azanza.