Bera Bera

Select your language

Ciudad de San Sebastián Katamaranean egin du gaur goizean Bera Bera Eskubaloiko plantillak 2014-15 denboraldirako aurkezpena. Lehen Bidebieta gisa eta duela 16 urtez geroztik Bera Beraren baitan, Donostiak biziko du aurten 25 urte jarraian eskubaloi gorenean, izan ere, 1990. urtean ohorezko mailara igo zen eta 90-91 denboraldian egin zuen debuta. Katamaraneko goiko aldera 21 jokalari eta talde teknikoa igo dira. Multzoka igo direlarik, aurreneko taldearekin aurredenboraldia osatu dutenak ere igo dira: Eider Lizarbe, Lur Errekondo, Olatz Ramon, Udane Rodríguez, María Akuña eta Andrea Zaldua, azken hau oraindik Aiala Zarautzeko jokalaria. Ondoren hiru fitxaketak aurkeztu dituzte: Amaia Azanza eta Maialen Múgica alboko jokalariak eta Maite Zugarrondo atezaina. Eta gainontzeko plantilla, 21 osatu arte. Azkenik, talde teknikoa ere aurkeztu da, Iker Fernández prestatzaile fisikoa salbu, guztiak berriak: Nerea Uranga fisioterapeuta; Garikoitz Garagarza, bigarren entrenatzaile eta lehenengo entrenatzaile Aitor Etxaburu. Agerraldietan, klubeko presidente Fernando Diez Mintegiren ustez “emakumezkoen eskubaloia eta emakumezkoen kirola indartu behar direla” eta era berean, azpimarratu du “oso berri ona dela taldea bizi ari den aldaketa, harrobi eta inguruko jokalariei aukerak emanez eta gazteei ere bai”. Azkenik, “instituzioen babesa eskertu” du eta enpresei eskatu die oso aukera ona dutela “talde honek zabaltzen dituen baloreekin bat egiteko”. Bestetik, Aitor Etxaburu entrenatzaileak txantxetxan adierazi du “hirugarren urte jarraian triplete delakoa lortuz gero, hiru entrenatzaile ezberdinekin, plaza bati gure izena jartzeko modukoa izango litzateke”. Halere, erronka zaila bada ere, “borrokan egongo gara” aitortu du. Horrez gain, eskertu dio “Bera Berari emandako konfidantza”, zoriondu du taldea 25 urte beteko duelako maila gorenean eta “pozik” agertu da “plantillarekin eta lantaldearekin”. Klubean 14. denboraldia beteko duen Matxalen Ziarsolo kapitainak adierazi du “gogokin gaude, lehen baino gehiago akaso” eta azpimarratu du “aurten, Europan, EHFk aukera gehiago emango dizkigu ahalik eta urrutiena iristeko”. Instituzioak ere aurkezpenean izan dira. Alde batetik, Gipuzkoako foru Aldunditik, Kiroletako zuzendari nagusi Asier Sarriegi eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu ikerne Badiola. “Foru Aldundia Bera Beraren ondoan eta emakumezkoen kirola babesten jarraituko du” azpimarratu du Badiolak, “babesle gisa enpresen inplikazioa” eskatu duena. Donostiako udalak ere ordezkariak izan ditu. Kiroletako zinegotzi Josu Ruiz eta Juan Karlos Izagirre alkateak. “Harro gaude hirian horrelako talde batekin eta hiriari egiten dioduzen zabalkundea” azpimarratu du Izagirrek eta adierazi “maite zaituztegu irabazten duzuenean baina ez baduzue irabazten baita er”. Ciudad de San Sebastianeko patroi Gonzalo Etxeberriari esker, badiara atera du katamarana buelta zoragarria emateko bildutakoen gozamenerako.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores