Mios Biganos Beglesen autobuseetako batek, bide erdian, izandako zulatuak galerazi dio Frantziako taldeari Donostiara iristea eta Bera Beraren aurka jokatzea Egiako txapelketan. Saiatu arren, Miosek ezin izan zuen arazoa konpondu eta antolatzaileek lagunartekoa bertan behera uztea erabaki du.
Norgehiagoka ezean, prestakuntzarekin jarraitzeko eta Egiara etorri den zalegoa kontutan hartuta, Etxaburuk 20 minutuko bi partida antolatu ditu, 15 jokalariekin, guztiak Maitane Etxeberria izan ezik, atsedena hartu duena badaezpada.
Zati bakoitzean talde ezberdinak osatu dira, Garikoitz Garagarza epaile zegoela, Etxaburuk egoera bereziak prestatu dituelarik. Intentsiatez aritu dira jokalariak eta zalegoak gol ikusgarriak ikusteko aukera izan ditu.
Taldea ofizialki astelehenean aurkeztuko da, irailak 1 (11etan), Ciudad de San Sebastián Katamaranean. Horren ostean, arratsaldero entrenatuko da, arropa berria ostegunean aurkeztuko du eta Guadalajara bidea hartuko du ostiralean behin Bidebietan goizeko entrenaldia bete ostean.