Bera Bera

Select your language

Aurrendenboraldiko bostgarren lagunartekoan, Bera Berak Aula Cultural beti gertu izan du (23-22) Elgoibarren ospaturiko partidan. Gipuzkoarrek hasiera bikaina eman diote norgehiagokari. Ziarsolo bikain, lau gol jarraian sartu zituen leku ezberdinetatik (penaltiz, kontraerasoan, hegaletik eta pibote posizioetatik). Maialen Múgicak Valladolideko defentsa apurtu zuen birritan eta Etxeberriak transizio azkarra gauzatu zuen. 7-1 markagailuan. Aulak ezin zuen korrika egin eta eraso posizionalean Elorza, Múgica, Núñez eta Menéndez osaturiko horma gaindiezina zen. Gainera, gero Temprano zegoen, hasieran bi penalti gelditu zituelarik. Arrojeriak Elorza ordezkatu du erasoan. Halere ordu laurden pasaturik, Olaizaga kiroldegia lainotu da donostiarrentzat. Etxaburuk banan banan jokalariak sartu zituen eta taldeak nabarmendu zuen erritmo aldaketa eta Aularen akatsak barneratu zituen zazpi metroetatik huts eginez. Bederatzi penalti jaurti ziren lehenengo zatian eta Ziarsolo eta Cifuentesek bina golekin asmatu zuten bakarrik. Aulak lau huts egin zituen. Halere, atsedenaldia iristear zegoela, Aula gertuako zegoen López, Calderón, Cifuentes eta gipuzkoarren erraztasunak medio. Aulak adina gol sartu zituen azkeneko bost minutuetan eta gainontzeko lehenengo zatian. Matxalen Ziarsoloren baloi loratu batekin hasi zen bigarren zatia. Bera Berak tartea ireki zuen (16-11) Arrojeriari esker baina Aulak ondo baino hobeto aprobetxatu zuen Núñezen bi mimutuko kanporaketak eta 16-14 gerturatu zuen. Ziarsolok ardura hartu zuen erasoan -11 gol- eta nahiz eta aukera izan horretarako Aula ezin izan zuen gol batera jarri. Bera Berak arnasa hartu zuenenan (23-17) gerturatu zen Aula. Minutu bat falta zela 23-22 jarri zen eta Miguel Ángel Peñas entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen 23 falta zirela. Saiatu ziren fly baten bidez atera jaurtitzen baina ezin. Ana Martínezek ez zuen jokatzerik izan belauna zaintze aldera. Bera Berak entrenatuko du bihar Bidebietan eta azken lagunartekoari helduko dio larunbatean Egian (12,30etan) Míos Biganosen aurka. Bera Bera 23 – Aula Cultural 22 (8+14) Bera Bera: 23 (11+12): Temprano, Etxeberria (1), Múgica (3), Núñez, Menéndez (1), Arrojeria (2) eta Ziarsolo (11, 5p) –titular-Elorza, Ederra (1), Zaldua (1), Azanza, Arizaga (2), Ezkurdia (1) eta Zugarrondo (o.a.). Kanporaketak: Azanza (2), Núñez (2), Elorza eta Arrojeria. Partzialak: 4-1, 7-1, 7-3, 8-4, 10-4, 11-8 –atsedenaldia- 13-9, 16-12, 18-15, 20-17, 23-18 eta 23-22.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores