Bera Berak txapeldunei egiten zaien ohorea jaso zuen, zalegoaro eskaini zion Porriñon lorturiko Kopa eta laneko arropa jantzi zuen patida irabazteko (27-17) eta beste aste betez lidergoan jarraitzeko. Markagailuan hamar minutuko oreka baino ez zuen utzi eta hortik aurrera aurreneko zatian tarte erabakiorra ireki zuen (16-9).
Reyes Carrerek 5-1 defentsaren aldeko apostua egin zuen, lehenengo zatian Eli Pinedorekin eta bigarrenean Eider Rubiorekin. Atepean, Yamiley eta zuzendaritzan, Nagore Arizaga. Ondo ibili ziren bata eta beste. Defentsan María Núñez, Ederra eta Elorzak osatzen zuten horma. Pibote kanariarrak Dunayri uzten zion lekua erasoan eta albokoetean Altuna eta Pinedo.
Patri Elorza, Pinedo penaltien bidez eta Ederraren golei esker Bera Berak 4-0 partziala ezarri zion Mecaliari 11. minututik aurrera. Atsedenaldira 10-3 izan zen partziala.
Mecalia Atlético Guardések ezin zuen donostiarren defentsa apurtu baina Bera Bera ez zen hainbestetan bezala kontraerasoetara irteten.
Bigarren zatian, Reyes Carrerek jokalari gehiago erabili zituen. Rubiok hartu du gidaritza, Núñez Ederra ordezkatu du erasoan eta Ziarsolo eta Castro albokoetan. Hasieran tartea zabaldu da, nahiz eta erasoan ez du gehiegi asmatu –Nitsan Dunayk gola egiteko erraztasuna erakutsi du- baina defentsan sendo jarraitu du.
Kopako ajea ostean, bi puntu gehiago, ezinbesteko garaipena lidergoa mantentzeko. Taldeak asteartean egingo du bidaia Alacantera eta asteazkenean jaitsiera postuak saihesten saiatzen den Mar Alicante izango du aurrean.
Fitxa: Bera Bera 27, Mecalia Atlético Guardés 17
Bera Bera 27 (16+11): Yamiley, Altuna (2), Elorza (5), Ederra (4), Núñez, Arizaga (1) y Pinedo (3, 2p) –titularra- Dunay (4), Menéndez (1), Castro (1), Rubio (3, 3p), Ziarsolo (3, 1p) eta Zoqbi (o.a.).
Mecalia Atlético Guardés 17 (9+8): Makarenko, Andrea Simon (4), Cerqueira (2), Kurchankova (4), Abad (1), Alba Dapena (1), Amorós (3), Andrea Dapena (2) eta Esteban (o.a.).
Epaileak: David Monjo eta Alberto Hermoso (Madrid)
Kanporaketak: Pinedo, Menéndez, Elorza Bera Beratik eta Kurchankova (2), Andrea Dapena, Alba Dapena eta Andrea Simon Mecaliatik.
Partzialak: 3-1, 5-4, 8-6, 11-7, 14-8, 16-9 –atsedenaldian- 18-10, 20-12, 23-14, 25-15, 27-17 eta 27-17
Bera Bera Eskubaloiari lotuta dauden taldeen artean jubenil mailakoa baino ez du Bidebietan jokatuko. Ohorezko mailako taldeak Mecalia Atlético Guardésen aurkako (19etan) partida aurretik arituko da Bera Bera Egia jubenil taldea Ereintza Aguaplasten aurka 16etan.
Bestetik, Euskal ligan Bera Bera Egia kadete Olaizaga kiroldegian jokatuko du AGS Elgoibarren aurka igandean 12etan.
Infantil mailako Bera Bera Egia Bat taldeak 10,45etan jokatuko du bihar Zarautzen Aiala B taldearen aurka eta Bera Bera Egia infantil Bi taldea Legazpira abiatuko da goizeko 10etan La Salleren aurka aritzeko.
Eta senior mailako Egia Bera Bera taldeak Etxebarri jokatuko du Kukullagaren aurka 19etan.
Selekzioak
Saioa Olaskoaga Gipuzkoako selekzioak antolatu duen entrenaldian parte hartuko du igandean Orion. Elene Vázquez, Nahia Arana eta Irati Kamio ziren zerrendan baina Legazpin dute partida.
Anne Valle jubenil mailako Gipuzkoako selekzioak deitu du Orion entrenaldia burutzeko igandean 10etatik 12etara. Eta Guadalajaran burutuko du Espainiako selekzioak Europako Txapelketarako sailkatze fase prestatzeko Maitane Etxeberria izango da.
Kamisetak gustokoak izan direnez, Bera Bera Eskubaloiak salgai jarriko ditu bihar. Verónica Valverdek eskaturik, Marta Mojedanok diseinaturik, Kopa eskuan zutela jokalariek jantzi zuten kamiseta da.
Horrela, eskaerak egon direnez, 12 eurotan salgai daude. Plantilla osoko izenekin osaturiko Kopa da irudi nagusiena, eta hortaz gain, hiru kopa, hiru txapelaren seinale.
Horrez gain, biharko partidan, Bera Bera Eskubaloiak aukera emango du Koparekin argazkia atera nahi duenarentzat .
Ligako azken hamar partidatan sartu gara. Hirugarren Kopa eskuratu zuenetik oraindik astebete pasatu ez denean, Bera Bera Eskubaloiaren hurrengo erronka liga da. Horrela bihar larunbata, 19etan Bidebietan (David Monjo eta Alberto Hermoso, Madrdi) bostgarren sailkatua hartuko du, denboraldi honetan punturik kendu dion Mecalia Atlético Guardés. Izan ere donostiarrak berdindu zuten 4. Jardunaldiari zegokion partida A Guardan.
Liga amaitzeko hamar partida falta dira, horietatik bost etxean. Bidebietatik aurkari zuzenak pasatuko direnez, Bera Berak abonamendu berezia prestatu du, bost norgehiagoka horieta eta Europakoa 25 eurotan helduek eta erdia gazteek.
Hiru egun atseden hartu ostean, taldeak indarrak berreskuratu ditu gaurko entrenaldian ikusi den bezala. Horrela, Vero Cuña izan ezik, plantilla osoa izango da Reyes Carrere entrenatzailearen esanetara.
Aurkaria eskarmentu handiko jokalariak ditu, besteak beste, Vanesa Amorós olinpikoa, Kurchankova edo Alba Dapena. Jardunaldian, goiko aldean Castro- Elche (19etan) eta Zuazo – Alcobendas (19,15 h.) partidekin osatuko da.
Bera Berak bihar Porriñon lorturiko Kopa erakutsiko du eta nahi duenak argazkiak atera ditzake.
Donostiako udalak Bera Bera Eskubaloiari egin zion harreran Juan Karlos Izagirre alkateak taldearen lana goraipatu zuen. “Txapeldunak zarete, Europako eskubaloi gorenean zaudete” izan ziren bere lehenengo hitzak.
Josen Gasca kiroldegian Vistal Lazcpolen aurkako iraulketa zuzenenean bizi izan zuen Izagirrek finalean ere "sufritu nuen". “Mediku bezala esaten dizuet zuen partidak bihotzekoa jotzeko modukoak direla, mesedez, ez itxaron azken segundurarte” aholkatu zien.
Kiroletako zinegotzi Josu Ruiz ondoan zuela eta Donostiako hainbat zinegotzi bertan, alkateak Bera Bera goraipatu zuen lau arrazoiengatik. “Erakusten duzuen kemena donostiarrentzat eredua da; emakumeen kirola sustatzen duzuelako; Donostiaren izena Europan zehar eramaten duzuelako eta gaur egun hirian ilusioa berpiztu duzuelako, haize freskoa zarete”. Eta hitz hauek bertso bihurtu zituen.
Matxalen Ziarsolo kapitainak alkateari zin egin zion “liga irabazten badugu bertsoa guk abestuko dugu”. Matxalenek adierazi zuen “Kopa irabazteko asko sufritu dugu”, talde guztiaren lana goraipatu zuen eta ondoren “Liga irabazi nahi dugu orain eta horretarako zaletuen babesa behar dugu Bidebietan eta Gascan” eskatu zuen.
Bera Berako presidente Fernando Diez Mintegik “Kopa berri bat irabaztea suposatzen duena” azpimarratu zuen eta arazoak arazo “ziur naiz lanaren poderioz bi ligak irabaziko ditugula, kirola eta ekonomikoa”.
Hitz ostean oparien banaketari ekin zioten, Donostiako udalak eskultura bat eman zion Bera Bera eta Matxalen Ziarsolok Marta Mojedanok Kopa ospatzeko diseinatu zuen kamiseta bat plantillak sinatuta.