Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak azken entrenaldi saioa burutu du gaur goizean Bidebietan, Guadalajarara Autobuses Davidekin irten aurretik, 20,30ak aldera iritsiko delarik.
Aitor Etxaburuk 15 jokalari eramango ditu, ohorezko mailako plantillako 14 eta lehenengo eta bigarren taldean arituko den Uxue Ezkurdia hegalekoa. Guadalajarako Multiusos izeneko kiroldegian bihar (12,30etan Teledeporte) erabiliko dituen baliabideak izango dira berriro ere Rocasa Ace Gran Canaria taldeari aurre egiteko, azken finaletan aurrean izan duten aurkaria, Porriño eta Alcobendaseko Kopatan eta iaz Gaskan Superkopan. Ignacio García eta Andreu Marín kataluniarrek zuzenduko dute finala, iaz Serbia eta Brasilek jokatutako Munduko finalean lan bikaina burutu zutenak.
Azken Kopako finalarekin konparatuz gero, Amaia Azanza, Maialen Múgica eta Maite Zugarrondo izango dira nobedadeak, ondorioz, Bera Berak baliabide gehiago izango ditu iazko partidarekin konparatuz gero, aurten bajak izan zirenak kontutan hartuta Adriana Castro baino ez zuen finala jokatu.
Superkopako seigarren finalean, gipuzkoarrek bihar Guadalajaran laugarren garaikurra eskuratu nahi dute, Mar Valencia taldea berdintze aldera. Lehiaketa honek 15. edizioa beteko du bihar eta donostiarrek 2008ko otsailean irabazi zuten lehenengo finala Cementos la Unión Ribarroja Bidebitan gaindituz (21-18). Bigarren garaipena 2012ko irailaren 1ean iritsi zen, Itxako berrituari Bidebietan aise irabazita (42-18) eta hirugarrena iaz Gaskan Rocasaren aurrean (25-24).
Halere, ez da erronka erraza izango, gainera badira ohorezko mailako hainbat entrenatzaile Rocasa Bera Bera baino aurretik ikusen dutena partida honetan. Kanariarrak ez bezala, Bera Berak aurpegi berriak ditu plantillan eta ilusioa berpiztuta historia egiten jarraitzeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores