Zicok jantziko du Bera Bera 14-15
Galiziar enpresa Zikok aurtengo denboraldirako jantzia prestatu dio Bera Bera Eskubaloiari, datorren larunbatean Guadalajaran Superkopako finalean hasiko dena.
Donostiarrek urdina lehenengo kamiseta gisa mantentzen dute eta grisa iluna, bigarrena. Matxalen Ziarsolo, Eli Pinedo eta Ana Tempranok erakutsi dituzte kamisetak Zurriolako Deportes Apalateguin. Kapitainak urdina aukeratu du, hegaleko internazionalak grisa iluna eta atezai asturarrak horia. Tempranok hiru kolore erabiltzeko aukera izango du: berdea, horia eta beltza .
Aipatzekoak dira, babesleek protagonismo handia dutela kamiseta berrian, klubeko logotipo handia agerian dago eta gaineran zenbakiak eta izena letra larriz baina eskuz idatzita dirudi. Azkenik, ezker sorbaldan @BalonmaBeraBera taldeko twitterren kontua.
Zicok, era berean, entrenatzeko arropa, sudadera eta kalean ibiltzeko arropa ere prestatu du. Bera Berak Rocasaren aurka estrenatuko du kamiseta berria larunbatean (12,30etan).