Pasa den larunbatean jasotako porrota mingarria izan arren eta Ligako partida erabakigarrienari ekin aurretik, asteazkenean Bidebietan (19etan) Elche Mustang hartuko baitu, Bera Bera Eskubaloiak Josean Gasca kiroldegian bizitako guztiagatik eskerrak eman nahi ditu.
Lehenik eta behin, jokalariei eta entrenatzaileei izandako kemenagatik. Denboraldi gogorra eta exijentea daramate, Europako zazpigarren partida zen –guztiak intentsitate handikoak- eta Elche hartu baino lehen 29. norgehiagoka. Vistal Laczpol Gdyniaren aurka iraulketa historiko batekin hunkintu zuten zalegoa eta Bundesligako txapelduna eta egungo lidergoari 40 minutu eutsi zion.
Izan ere Thüringer taldeak Champions League jokatu du aurten. Danimarkako Viborg handia birritan mendean hartu zuen eta Buducnost txapeldunari ere irabazi zion. Porrota gogorra jaso ostean, Bera Berako plantillak zalego gazteari Lankorpek ateratako txalo egiteko tresnak sinatzen behar zen denbora gelditu zen eta eskertzekoa da.
Bigarrenik, klubeko langileei eta, batez ere, laguntzaile eta Kirolarekin programako bolondresei Josean Gasca dotore jartzeagatik, Europako kanporaketak merezi duen bezala. Horrez gain, badira hainbat betebehar, ikusten ez direnak baina beharrezkoak dena ondo ateratzeko. Multzo honetan sartuko ditugu Autocentro Igara, Gartziategi sagardotegia eta Lankorpe.
Hirugarrenik, Gascan elkartu zen jendetzari, emaitza txarra izan arren Pasaiako txaranga lagun, animatzen jarraitu zuelako. Horrez gain, ohi bezala, aurkariari errespetu osoz zuzendu zitzaien baita epaileei ere. Usurbil, Errenteria, Karmelo Etxegarai ikastetxeko gazteak eta leku ezberdinetatik etorri zen makina bat jende Bera Bera animatzera.
Laugarrenik, babesle eta instituzioei. Proiektu honetan ezinbesteko partaide dira eta bertan egotea Bera Bera indartzen dute, gaur egun Europan dabilen talde gipuzkoar bakarra. Donostiako Udaleko ordezkari asko zegoen, Juan Karlos Izagirre alkatea; Josu Ruiz, Kiroletako zinegotzia eta PNV, PSE eta PPko zinegotziak. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko kiroletako zuzendari Asier Sarriegik Matxalen Ziarsolo kapitainari Mariano Arsuagak egindako litografiak oparituko zizkion Kopa eskuratzeagatik. Era berean, euskal eta Gipuzkoako Federazioko presidenteak ere izan ziren bertan.
Bostgarrenik, komunikabideei Bera Beraren ondoan izan direlako eta talde honetako baloreak zabaltzen laguntzeagatik. Prentsa, irratia eta telebista Europako kanporaketaren garrantziaz jabe egin dira. Partida ETBK SATek eman zuen zuzenean BAT Basque Team Fundazioa eta Euskaltelen babesari esker eta berriro ere Gipuzkoa Sportek interneten bidez partidaren kontaketa egin zuen.
Seigarrenik, Kirol Patronatoari eta Josean Gasca kiroldegia erabiltzeagatik sortarazten diren arazoak pairatzen duten klubei ekitaldiaren garrantziaz jabetzeagatik.
Bera Berak, ondorioz, partaide egin nahi ditu guztiak Europa mailako partiden antolaketan oso itxura ona eman dugulako, lan neketza suposatzen du baina bai aurkariak bai EHFk oso ondo baloratzen dutena.
Bera Bera Eskubaloiak Cup Winners’ Cupeko final-laurdenetako joaneko partida galdu egin du Thüringer talde alemaniarraren aurka Gascan jokatutako norgehiagokan (15-33).
Bera Bera ondo hasi zen Gascan jendetzaren itxaropenerako. Eli Pinedoren bi golek lehenengo eta abantail bakarra eman zion eta, horrez gain, alemaniarren erasoak ez zuen funtzionatzen, aurreneko sei minutuetan bi jaurtiketa baino ez zuen egin Thüringerrek.
Alemaniako entrenatzailearen hutsaurte batek jokalariak piztu zuen 0-6 partziala lortuz. Bera Berak bi penalti jarraian huts egin zituen eta ez zuen kanporaketak aprobetxatu.
Nitsan Dunayk donostiarren lehorteari amaiera eman dio baina alemaniarrek transizio azkarrak edo eraso posizionalen bidez ondo erantzuten zuten Wohlbold gidatuta. Baina atezainen unea iritsi zen, Zoqbi eta März defentsen intentsitateekin bat egin dute eta atsedenaldian 7-9.
Bigarren zatian, Matxalen Ziarsoloren gol batez 11-13 hurbildu ditu donostiarrak. Halere, berriro ere Thüringerrek partziala gogorra ezarri du, 0-9, alegia. Donostiarren erasoak horma baten aurka topo egiten zuen edo März atezainarekin. Horrez gain, kontraeraso bortitzak jo dituzte eta 15 minutu falta zirela abantaila garbia zen (11-22).
Bera Berak defentsa ireki zuen baina ez zen nahikoa izan, Thüringerrek aise jokatzen zuen eta defentsan ez zuen erraztasunak eman. Datorren igandean, martxoak 17, itzulerako partida izango da Erfurt hirian baina Bera Beraren lehentasuna liga da, eta asteazkenean Elche Mustang hartuko baitu Bidebietan 19etan.
Fitxa Bera Bera 15, Thüringer 33
Bera Bera 15 (7+8): Zoqbi, Castro, Rubio (3), Elorza (1), Núñez, Dunay (2) eta Pinedo (4) –titularra- Ziarsolo (3), Menéndez, Altuna (1) eta Ederra (1).
Thüringer 33 (9+24): März, Engel (4), Frey (5), Nadgornaja (6), Snelder (1),Wohlbold (5) eta Jakubisova (7) –titular- Minevskaja, Tomasevic (p.s.), Popluharova eta Augustesen (1).
Epaileak: Karina Christiansen eta Martin Gjeding (Danimarka)
Kanporaketak: Núñez (2), Menéndez, Elorza eta Ziarsolo Bera Beratik eta Minevskaja, Snelder eta Wohlbold (2) Thüringerretik .
Partzialak: 2-0, 2-4, 3-7, 3-8, 6-9, 7-9 –atsedenaldia- 8-12, 11-14,11-20, 15-29 eta 15-33
Cup Winners’ Cupeko final-laurdenetako kanporaketak, non bihar Bera Berak Alemaniako txapeldun Thüringer taldea hartuko duen (joanekoa, Gascan 17,30etan), harrobiko taldeen partidan igandera eraman ditu.
Horrela, Foru Aldundia txapelketaren baitan den Bera Bera Egia kadete 2 taldea izan ezik, -bihar 15,30etan Bidebietan Aiala ZKE taldearen aurkako- gainontzekoak igandean arituko dira.
Euskal Liga, jubenil eta kadete taldeek Pasai Donibanen jokatuko dute. Bera Bera Egia jubenil taldeak Aiala Zarautz hartuko du 10etan eta kadete mailako taldeak Zuazo, 12etan.
Bestetik, Egia Bera Bera senior taldeak Egian jokatuko du igandean 12,30etan Arabako IES Construcciones taldearen aurka.
Azkenik, Bera Bera Egia Infantil Bi Yoldin arituko da Murgil Elgoibar taldearen aurrean 12eta eta Bera Bera Infantil Bat Ordiziako Majorin jokatuko du 11etan Ordizia Irurenaren aurka.
Oraingo honetan Volkswagen izango da kotxe ofiziala Bera Berak Cup Winners’ Cupeko final-laurdenetako joaneko partidaren inguruko beharrak betetzeko, eta berriro ere Autocentro Igara izan da kotxea utzi duena.
Izan ere Autocentro Igarak kotxeentzako zerbitzu guztiak eskaintzen ditu, batez ere Audi eta Volkswagen.
Horrez gain, Vistal Laczpol Gdynia talderaren aurka izandako arrakasta dela eta, 12 goleko iraulketa historikoa bizi izan zen partidan, Lankorpek animatzeko tresnak egin ditu.
Eta Astigarrako Gartziategi sagardotegiak bi lagunentzako afaria zozketatuko da atsedenaldian. Euro batean salgai dira txartelak.
Bera Bera Eskubaloiak lehenengo urratsa emango du bihar Europako lehiaketa batean inoiz lorturiko gailurra berriro ukitzeko, 2008an bezala, Cup Winners’ Cupeko final-erdiak, alegia. Aurrean, Alemaniako Thüringer HC. Norgehiagoka, Josean Gasca kiroldegian izango da bihar, partida handien kokalekua (Karina Christiansen eta Martin Gjeding -Danimarka- ETBK SAT, 17,30etan).
Alemaniarrek Bundesligako azkeneko bi txapelketak irabazi dituzte eta lehengo astean etxetik kanpo kendu zioten lidergpoa Buxtehuder taldeari (16-24). Championseko multzoen fasea jokatu duten taldea da, halere, Vigorben aurkako bi partidak eta Buducnost txapeldunari irabazi arren, Main Round delakoan lekurik ez zioten utzi.
Horregatik, Reyes Carrere entrenatzaileak ez du zalantza izpirik “garbi adierazteko faboritoak direla”. “Intentsitate handiko taldea da eta jokalari asko erabiltzen ditu” ohartarazi du Carrerek “ondorioz, lan asko egin beharko dugu bihar” aipatu du.
Pilaturiko neke agerian izan arren –Bera Berak Alacanten jokatu zuen asteazkenean eta gauez egin zuen Donostiara bidaia- Reyesek dio “biharko helburua emaitza on bat lortzea da”. “Atseden gehiago izatea nahi genuke baina partida irabaztera aterako gara” azpimarratu du.
“Kanporaketak pasatu ahala, geroz eta zailago da” aitortzen du. Datorren asteazkenean Elche Mustang taldearen aurkako partidaz galdetuta –liga erdia jokoan izango da Donostiako Bidebietan (19etan)- Reyes Carrerek adierazi du “bihar dugu partida” aitortuz, era beran, “lehentasuna liga da eta Elche gainditzea”, halere, Vistal Laczpol taldearen aurkako partidan izan genuen motibazio berarekin joango gara Gascara eta datorren astean Alemanian, guztia emango dugu, baldin eta zerbait geldituz gero” hasperen egin du.