Bera Bera

Select your language

Azkeneko bi urtetan izandako taldekideak hartuko ditu Bidebietan larunbatean. Hori dela eta “beraiekin egoteko irrikan nago, intentsitate handiko bi urte izan dira oso oroitzapen onekin baina era berean pistan errespetu handie diet”. Maite Zugarrondo atezainak Helvetia Alcobendas definitu du “etengabeko proiekzio taldea gisa, metodologi definitua duena, maila ezberdinetan selekzioarekin aritu diren jokalariak hartzen ditu beraiekin lanean jarduteko eta, ondorioz, indibidualki oso kalitate ona dute”. Félix Garcíaren taldeak ez du zorterik izan egutegiarekin aurreneko jardunaldietan A Guardan, Telden eta orain Donostian aritu delako. Zugarrondoren ustez “sailkapenak egun ez du errealitatea adierazten Alcobendas beti aurreneko lau taldeen artean egongo delako”. Horregatik, “orain hona guztia ematera etorriko dira, guk errespetu handia diegu eta adi egon behar dugu”. Nafar atezainak azpimarratu du Alcobendasen “defentsa, erdian jokalari onak dituzte, Paula Garcia galdu dute baina Judith Sans fitxatu eta eraso jokoa definituta dute Silvia Arderius gidari hegaletan gol asko dutelarik. Halere defentsa eta kontraerasoa aipatuko nituzke”. Zugarrondok partidarekiko “sentsazio onak ditut”. Gainera atezaina izanik jakin badaki taldekideen ezaugarri nagusienak “eta hor psikologia arloa garrantzitsua da”, ondorioz, “konzentrazioa” azpimarratuz. Donostian daraman denboraz dio “taldeari ez, baina jokuari moldatzea hasieran kosta egin zitzaidan. Alcobendasekiko aldaketa nabarmena da eta defentsarekin koordinazioa kostatu zait baina orain oso gustora nago, ni neu izaten hasi naiz eta jokatzeko irrikan nago”. Zugarrondok oso oroitzapen politak ditu Alcobendasetik eta batez ere Estela Carrera atezainarekin. “Izan dudan taldekideen artean onenetarikoa izan da eta minutuak banatzen genituen elkarren artean”. Eta orain oso pozik dago “Ana Tempranorekin, sekulan ez nuen imaginatuko bere ondoan egongo nintzela eta oso gustora, erlazio ona dugu, elkarri asko laguntzen diogu eta hori pistan nabaritzen da” amaitu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores