Kadete taldeek baino ez zuten irabazi
Lurralde mailako kadete nahiz euskal ligako taldeek Zumarraga eta Ermuatik ekarri zituzten garaipenak. Aurrenekoek 17-24 irabazi zioten Urola Ugarte Harategia-Irati Kafetegiari Ispilla kiroldegian, eta euskal ligakoak nagusi irten ziren Ermuatik Errotabarri 18-22 gaindituz.
Aitzitik, 22-13 galdu zuten Ermuan bertan juvenilek eta senior mailan Aritzbatalden 21-20 galdu zuten Zaraut B taldearen aurrean.
Datorren astean emakumeezkoen eta gizonezkoen taldeen txanda izango da.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Maddi Arejula kadete mailako jokalaria.