Bera Bera

Select your language

Gustora dago, ez taldeak lidergoan dagoleko aurreneko etenaldira iritsita, “egindako lanagatik” baizik. Bera Berako entrenatzaile Aitor Etxaburuk adierazi du lau jardunaldi hauetan “gure lana bete dugu” eta bere ustez “hasiera honek lan orokorra egiteko aukera eman digu”. Horrez gain, ez da harritu aukari zuzenak (Gaurdesek Valladoliden eta Rocasak Valentzian) puntuak galdu izana “pista horietan horrelakorik gerta daitekeelako”. (entzun Aitor Etxabururen adierazpenak -erderaz-)
“Intentsitate handiko bi hilabete igaro ostean, abuztua eta iraila, etenaldia ondo etorri zaigu” adierazi du komunikabideei. “Lanean deskarga egin dugu, arazo fisikoak izan ditugu baina ez larriak eta aprobetxatu dugu fisikoki errekuperatzeko eta froga fisikoak egiteko”.
Pozik da, antza, denboraldi hasieratik lehenengo aldiz izango du prest plantilla osoa Bidebietan larunbatean (18etan) –ohi baino ordubete lehenago- Helvetia Alcobendas hartzeko. Horrek esan nahi du Ana Martínez debuta egingo duela larunbatean. “Errekuperazio fasea amaituta, alta dauka nahiz eta zenbait ariketa egin behar dituen” azaldu du.
Bestetik, Elorza, Núñez eta Pinedo internazionalak entrenaldietara gaur itzuliko dira Tunezen Espainiako selekzioarekin jokatu ostean.
Bera Berak orain bete behar duen denboraldiko bigarren zikloaz galdeturik, Ligako sei partida eta EHFko kanporaketa aurrean dituelarik, Etxaburuk baieztatu du. “Urrian aurkari zuzenak izango dugu eta azaroa liluragarria izango da” onartu du “baina lehenengo oztopo Alcobendas da eta Valentziaz haratago ez dut begiratu” adierazi du.
Era berean, Etxaburu gustora dago “pixkanaka pixkanaka taldeak nahi duguna egiten duelako”. “Gure jokuan Temprano nahiz Zugarrondok garrantzi handia dute eta defentsari etekina ateratzen ari gara transizio eta kontraeraso ezberdinak gauzatuz” azaldu du eta “bigarren boladan hasieran baino baloi gutxiago galtzen ari gara”.
Ligari buruz, Etxaburuk “alde handia ikusten dut etxean edo kanpoan aritzea; iritsi eta jokatu zaila da”. Zentzu honetan, Helvetia Alcobendasek aise irabazi ditu etxeko partidak pabellón de los Sueñosen eta A Guardan eta Telden. “Guardes estu hartu zuen eta etxekoak ondo atera ditu”.
Bera Berako entrenatzailearen ustez Alcobendasek “aniztasuna du erasoan nahiz defentsan. Mugikortasun handia du, Arderiusek ondo zuzentzen du taldea, Ausas eta De la Cruzekin kanpoko jaurtiketa du, barneraketak egiteko aukera, hegaleko bikainak eta pibote altuak, hau da, lehiakorra eta baliabide ugari dituena defentsan eta erasoan”.
Pinedo (Ligako golegile nagusiena) eta Ziarsolo (aurreneko hamargarren artean) jokalariekiko taldeak duen dependentziaz galdeturik, Etxaburuk onartu du “gol asko egiten dituzten jokalariak dira” baina ez dago ados “eraso posizionalean beraiekiko dependentzia ez da hain nabaria”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores