Italiara egingo du bidaia Bera Berak EHFn jarraitze aldera
Bart Málagan lorturiko garaipena ostean, Bera Bera arratsaldean Erromara hegazkinez egingo du bidaia, Napolira trenean eta Salernora autobusez non Palapalumbo kiroldegian EHFko hirugarren kanporaketa osoa jokatuko duen Jomi Salernoren aurka. Horrela Turkiako epaile Pinar Ünlü Hatipoglu eta Mehtap Simsek zuzendaritzapean, ostiralean (20etan) donostiarrak bertako talde gisa arituko dira eta igandean, 18 etan kanpoko talde bezala, alegia.
Bidebietan, komunikabideen aurrean, Etxaburuk eta Ziarsolok “ilusioa” azaldu zuten kanporaketari heltzeko eta “lehiaketa honetan, Bera Berarentzat Champions League baino egokiagoa izanik, ahalik eta urrutien iristea nahi dugu”. Kapitainak onartu zuen “ahulezi gisa” bi partidak Italian jokatzeak baina taldea “aste berean hiru partida jokatzeko bidean ikusten dut”. Bere ustez, “aurreneko partida garrantzitsua izango da kanporaketa pasatzeko”. “Gero lehiaketak jarriko digu gure lekuan” gaineratu zuen Ziarsolok.
Ligan etxetik kanpo, Aula izan ezik, ez jaisteko borrakan murgilduta dauden aurkariak aurrean izan arren, Bera Beraren ibilbidea Bidebietatik at txalotzekoa da. Izan ere, partidako 31 gol baino gehiago sartu ditu eta jaso, etxean bezala, 19 bakarrik.
Urtebete pasatu da Bera Bera berriro Europan aritzeko. Azken norgehiagokan Champions Leagueko multzoen faseko azken partidan Kroaziako Podravka Vegeta (28-19) gainditu zuen Gaskan 2013ko azaroaren 17an.
Ostiralekoa izango da 85. partida Europan Bera Berarentzat, EHFra bueltatzen dena Cup Winners’ Cup eta Champions League aritu ostean. Gipuzkoarrek erdia baino gehiago irabazi dute, 46 eta bost berdindu. EHFn 33. norgehiagoka izango da, azkena Gaskan Lada Togliattiren aurka (35-34) izan zelarik. Errusiako taldeak EHF irabazi zuen orduan eta egun da berriro ere txapeldun.
Aurreneko aldia da Bera Berak Italian jokatuko duela eta lehenengo aldiz kanporaketa osoa Donostiatik at burutuko dela. Halere, taldeak astearteko zozketan egon nahi du konfidantza osoa duelako bere baliabideetan eta Italiako txapeldun Jomi Salerno gainditzea espero du. Iaztik hona, italiarrek erreferentziazko jokalariak galdu ditu Vinyukova errusiarra, Belotti, Ettaqui edo Prast.
Aitzitik, kanporaketa jokatzeko bere ligan den Cassano taldetik Bianca Del Balzo (18 urteko pibotea) eta Lucía Parini (atezain argentinarra) fitxatu ditu. Egun Napoletano eta Trombetta gaztea internazionalak dituen Jomi Salerno taldea berritzen ari da eta Bera Bera bezala liga du helburu nagusia.