Etxaburu: “Málagan ezin dugu burua EHFko kanporaketan eduki”
Bera Bera Eskubaloiak aste bizia du. Bihar Málagara egingo du bidaia Zaragozan AVE delakoa hartuta, 14,30etan iritsiko da, bazkaldi, atsedena hartu eta ohikoa ez den ordutegian, 21,30etan jokatuko du Carrenque izeneko kiroldegian. Ligako lehenengo fasea itxiko duen partidan bi puntu nahi ditu Bera Berak.
Horren ostean, ostegun arratsaldean Málagatik Erromara egingo du bidaia Salernora 21ak aldera iristeko. Bera Berak EHFko hirugarren txandako kanporaketa osoa bertan jokatuko du Italiako txapeldun Jomi Salernoren aurka, ostiralean (20etan) eta igandean (18etan).
Komunikabideen aurrean, Aitor Etxaburuk argi utzi du “gure helburu nagusiena liga izanik, ez dugu indarrik gordeko Italiako partidetarako”. Eibarko entrenatzaileak bere taldeari eskatu dio “partida borobil bat” eta horretarako “konzentrazioa, disposizioa eta fisikoki joera ona izatea” ditu ardatz.
Bere ustez Malagan “ez digute ezer oparituko”. Etxaburuk azaldu du Clínicas Rincón Málaga Costa del Sol taldea “oso alaia da jokoan, jarraipen handia ematen diote eta askatasuna jokalariei”. “Horregatik gure lana egin behar dugu eta AVEtik mentalizaturik atera, EHFko kanporaketan ezin dugu pentsatu”.
Mecalia Atlético Guardésen aurka galdutako puntuaz galdeturik, Etxaburuk dio “45-50 minutuetan oso ondo jokatu genuen talde sendo baten aurka, indarberritu dena”. Halere, onartu du “erasoan ez genuen asmatu, lasaitasuna behar izan genuen, arlo negatiboa ikusri eta zuzendu”.
Horrela, partida horren ostean, Etxaburuk “ondo ikusten du taldea, ondo entrenatu du egun hauetan eta jokatzeko gogokin dago”. Elche Mustang taldearen aurka galdu eta gero Valladoliden oso partida ona egin zuen Bera Berak, “borobileenetarikoa eta taldea, ilusioarekin, konzentraturik eta lehiatzeko gogokin dago”. “Ilusioa” aipatu du, “liga estu baten aurrean landu behar dugun arloa, obligazioa gainetik”.
Bestalde, Matxalen Ziarsolok onartu du “jokatzeko irrikan gaude, Guardesen aurkako azken 20 minutuak burutik kendu eta beste partiduetan izan ditugun sentsazioak berreskuratu”. Kapitainaren ustez biharko gakoa “gure jokoan egongo da”.