Bera Bera

Select your language

Málagara iristeko goiz jaiki eta gero eta bost egunetan hiru partida jokatu behar dituen arren eta Aitor Etxaburuk aurreratu zuen bezala, Bera Berak ez du ezer gorde eta lehenengo zati erdialdiean partidari erritmo altuago bat jarri dio berau erabat hautsiz atsedenaldira 9-18 iritsiz. Partida ataria, taldeak jokatzeko irrikan zegoela adierazi zuen Matxalen Ziarsolok eta sentsazioak berreskuratu. Bera Beran ez du zalantzetarako betarik eman eta Maitane Etxeberriak egin du aurreneko gola. Horrez ostean Eli Pinedok hartu du ardura baina Jennifer Gutiérrez eta Sole López Clínicas Rincón gertu mantendu dute (9. min 4-5, eta 14. min 7-9). Hutsarte batekin (7-12) Bera Beraren bolada moztez saiatu dira baina alferrik izan da (25. Min 8-15) eta atsedenaldian Bera Berak aurkaria bikoiztu du (9-18), gaur arte gipuzkoarrek baino gol bat gehiago zeraman taldearen aurka. Bigarren zatian, Bera Berak ez du defentsaren maila jaitsi eta andaluziarrek gol bakarra sartu dute aurreneko hamar minutuetan. Markagailua alde zuela jokalari guztien artean banatu ditu minutuak Aitor Etxaburuk, bi partziala berdinak egin dituena. Hortaz, garaipena honekin sentsazio onak berreskuratu ditu taldeak EHFko kanporaketari konfidantzaz heltzeko. Bera Berak Jomi Salerno taldea izango du aurrean Salerno hirian, ostiralean 20etan joanekoan eta igandean 18etan itzuleran. Fitxa Clínicas Ríncón 17 – Bera Bera 36 Clínicas Ríncón Málaga Costa del Sol 17 (9+8): Solano, Méndez, Cuevas, Mjaerum, Moreno (2), Vera (1), Alcalá, Artacho, Sánchez (1), Gutiérrez (6), Sole López (2), Esperanza López (3), Ramos, Valdivia (1), Benedekne (1) eta Marín (o.a.) Bera Bera 36 (18+18): Temprano, Etxeberria (1), Elorza (2), Núñez (1), Menéndez, Arrojeria (2), Pinedo (10), Ziarsolo (4), Martínez (4), Múgica (3), Azanza (3), Ederra (6), Arizaga eta Zugarrondo (o.a.). Epaileak: Manuel Casado eta Manuel Vera (Andaluzia). Kanporaketak: Méndez, Mjaerum, Moreno (2) eta Esperanza López Clínicas Rincónetik eta Menéndez (2), Elorza eta Núñez Bera Beratik. Partzialak: 2-3, 5-6, 7-10, 7-13, 8-15, 9-18 –atsedenaldia- 10-21, 10-23, 13-24, 14-28, 16-30 eta 17-36

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores