Fitxa: Bera Bera 32, BM Porriño 19
Bera Bera 32 (18+14): Temprano, Castro (7), Menéndez (3), Arrojeria (2), Ana Martínez (1), Ederra (5) eta Pinedo (2) –Ziarsolo (3, 1p), Dunay, Núñez (1), Arizaga (2), Etxeberria (6) eta Akuña (o.a.).
BM Porriño 19 (8+11): Sanjuan, Mujika, Alicia Fernández (11, 4p), Rivas, Nekane (3), Costas eta Cacheda – Orsolya (2 p), Anne González (p.s.), Lorena Pérez (2), Samartin (1) y Cristina Martínez.
Epaileak: Sebastián Fernández eta Alberto Murillo (Andalucía)
Kanporaketak: Ederra, Menéndez, Dunay, Arizaga eta Elorza Bera Beratik
Partzialak: 2-1, 5-3, 8-5, 12-6, 15-6, 18-8 –atsedenaldia- 18-11, 20-13, 24-13, 26-14, 27-16 eta 32-19.
Ligako laugarren jardunaldia partida aurreratu da Bera Berak Championseko ligaxkan Mazedoniako txapeldun Vardar taldearen aurka debuta egingo duelako (igandean, 12,15etan, Gaskan). Donostiarrek, halere, ez dute hanka-sartzerik nahi bi puntuen garrantziaz jabeturik, Liga eskuratzeko garrantzitsuak eta lidergoan jarraitzeko ezinbestekoak.
Estela Doiro galdu duen Porriñon Alicia Fernandez da egun Ligako golegile nagusiena, partidako 10 gol sartu dituena.
Bera Berak defentsako lana berretsiko du, izan ere, Ligako gol gutxien jaso duen taldea da –partidako, 19- eta ez bakarrik emakumeezkoen ligan baizik eta gizonezkoen Asobal eta Zilarrezko mailakoetan ere bai.
Aurkezpenean izan dira Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegi; Gipuzkoako foru Aldundiko Kiroletako zuzendari Asier Sarriegi eta Eusko Jaurlaritzako Kiroletako Zuzendari Jon Redondo.
Fernando Diez Mintegiren ustez “erronka oso zaila da baina ilusioz beterikoa” eta klubak “sari bezala ulertu du, guretzako Liga irabaztea lorpen handia da baina Champions Leaguen parte hartzea eta Europako talde onenak ikustea askotan emango ez den gauza da”.
Bere ustez, “taldeko jokalari gazteentzeko erreferentzia izan daiteke txapelketa honetan aritzea, emakume kirolariek gehien maite duten kirolean ibilibidea betetzeko aukera dutelakoan”. Presidenteak azpimarratu du “taldeak laguntza behar du, instituzioen babesa badugu, horregatik gaude hemen eta jakin badakite saiatuko garalea eta entitate, enpresen eta afizionatuen ekarpena jasotzen jarraituko dugu, Bera Beraren proiektuak fruituak ematen jarrai dezan”.
Azkenik, “kolaboratzaileen ekarpena” eskertzeaz gain, komunikabideei dei egin die jokatu behar dugun Championsari oihartzuna emateko Gasca igandean betetze aldera. Donostia, Champions hiria da.
Bestetik, Gipuzkoako foru Aldundiko Kiroletako zuzendari Asier Sarriegi azpimarratu du “Bera Berak egiten duen lana, eskola kirolari eta harrobiari begira egokia eta horregatik jasotzen du Foru Aldundiaren babesa”.
Eusko Jaurlaritzako Kiroletako Zuzendari Jon Redondo Bera Bera “zoriondu du, lortutako garaikurrak, Basque Teamenko partaide izateagatik eta gizarteak behar dituzten baloreak zabaltzen dituelako”. Era berean “enpresei dei” egiten die “Bera Bera bezalako taldeak babesteko” eta zalegoa animatu du “Gascara igandean hurbiltzeko”.