Bera Berak errespetua zor zion A Sangriña kiroldegia iaz puntu bat galdu zuelako eta Mecalia aipaturiko Dorio jokalariaz gain asko indartu delako, Manu Etayo entrenatzailea, barne.
Pinedok (2), Ana Martínez eta Patri Elorzaren golei esker, Bera Bera 0-4 aurreratu da hamar minutuen atarian. Mecaliak ezin zuen Núñez, Elorza, Menéndez eta Pinedok osaturiko orma gainditu.
Bera Berak erritmoari eutsi dio eta oraingo honetan Adriana Castrok eta Nitsan Dunayk zulatu dute Cristina Maestroren atea. Galiziarrak, bestetik, Estela Doiro eta Alesia Kurchankovaren esanetara ziren eta donostiarrek izandako hiru kanporaketak ez zituen Bera Berak larritu.
Atsedenaldian, donostiarren abantaila azpimarragarria zen (6-13) batez ere Mecaliak gola egiteko zailtasunak nabaria zelako. Bera Beran golegile nagusienak, Eli Pinedo (5) eta Ana Martínez (3).
Elxetarrak inauguratu du bigarren zatian markagailua baina Alesia Kurchankova izan da erantzukizuna bereganatu duena. 3-0 eko partzialarekin (41. min, 11-15) arduratu da Bera Bera baina Eli Pinedok moztu du galizarren bolada. Halere, bielorrusiarra saiatu da zazpi minutu falta zirela (15-19).
Baina epaileek adierazitako bederatzi penalti ez dira nahikoak izan eraso posizionalean Mecaliak asmatzen ez zuelako. Ana Martínezen gol batek –sei bere debutean- partida erabakita utzi du sei minutu falta zirela eta, ondorioz, Bera Berarentzako oso garaipen baliagarria.
Fitxa: Mecalia 16 – Bera Bera 23
Mecalia Atlético Guardés 16 (6+10): Maestro, Abad, Kurchankova (9), Doiro (4), Andrea Dapena (1), Alba Dapena, Amorós, Barrios, Raquel Côrte (2), Cerqueira, Laura Morais, Lucía Rodríguez (o.a.).
Bera Bera 23 (13+10): Temprano, Castro (2), Elorza (4), Martínez (6), Menéndez, Núñez (1) y Pinedo (9, 4p) –titular- Ziarsolo, Ederra, Dunay (1), Arizaga y Yamiley (p.s). Deialdian sartu ziren Arrojeria eta Maitane Etxeberria.
Epaileak: Gonzalo Miranda eta Fernando San Pedro (Madrid).
Kanporatuak: Raquel Côrte (2) Mecaliatik eta Castro, Pinedo, Menéndez (2), Elorza eta Dunay Bera Beratik.
Partzialak: 0-2, 1-4, 2-7, 3-10, 4-11, 6-13 –atsedenaldia- 7-14, 9-15, 11-17, 13-19, 15-20 eta 16-23.
Gazteek eta gurasoek ikasturtean zehar aurkituko dutena ikus dezaten, iraileko astelehenetan, hau da, 16, 23 eta 30ean, harrobiko koordinatzaile Verónica Valverderen eskutik, ate irekiak antolatu dira Bidebieta kiroldegian. Horrela, 18,30etatik 19,30etara, 8 eta 11 urte bitarteko gazteek eskubaloiaz gozatzeko aukera izango dute eta nahi dutenek ikasturteari begira izena eman.
A Sangriña kiroldegian Mecalia Atlético Guardés taldea izango da zain, iaz Ligan bostgarren sailkatua eta azaroan Europako Cup Winners’ Cup txapelketan arituko dena.
Manu Etayo entrenatzailearen zuzendaritzapean, Pontevedrako taldeak plantilla indartu du Estela Doiro zentralarekin, Cristina Maestro eta 19 urteko Irene Sánchez atezainekin, Cristina Barrio eta 20 urteko Amit Izak hegaleko jokalariekin eta Portugaleko Catarina Raquel Côrte ezker albokoarekin. Vanesa Amorós, Alesia Kurchankova eta Dapena ahizpekin batera Bera Berak asko errespetatzen duen taldea osatzen dute.
Gaur goizean donostiarrek ordubeteko saioa osatu dute Bidebietan eta 10,30ak aldera A Guardara bidea hartu dute, bertan bihar goizeko 11etan beste entrenaldi bat burutuko dutelarik. Vero Cuñaren baja dela eta, Imanol Álvarezek Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria gazteak eraman ditu.
Ligako lehenengo jardunaldia interesgarria da oso. Aurreneko bost taldetatik lauk elkarren aurka arituko baitira, gaur Elchek eta Alcobendasek -Bera Berak utzitako Nora Azurmendi deialdian dela- irekiko dutena eta bihar 20etan Mar Alicante – Kukullaga partidarekin batera, Bera Berak eta Mecaliak itxiko dutena, alegia.
Bera Berak Galizara egingo du bidaia bihar -10,30etan Bidebietatik- nahiz eta aurretik, 9etan, entrenaldi saioa prest izan.
Pasa den irailaren 4ean Gascan, donostiarrek Rocasa Ace Gran Canaria 25-24 gainditu arren, Bera Berako entrenatzaileak hobetzeko arloak ikusten ditu “batez ere eraso posizionalean eta hainbat gauza defentsan”.
Imanol Álvarezek onartu du “jokalariek iaz baino hobeto jokatzeko deia egin dute”. Izan ere, Bera Berak Ligan bidean utzi zituen bost puntuetatik bat A Guardako A Sangriña kiroldegian gelditu zen eta gainera, irailean. Entrenatzaileak azpimarratu duen bezala “aurten Bera Berari irabaztea txapelduna gainditzea eta talde guztiek izango dute helburu”.
Taldea “ondo” ikusten du, “Superkopa ostean denbora izan dugu Ligako hasiera prestatzeko” eta eraso posizionala hobetzeko gaur Bidebietako entrenaldian landu dute ariketa ezberdinekin. Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea.