Bidebietan pasa den larunbatean ospatu zen Bera Bera eta Rocasaren arteko partidaren atsedenaldian, Mariscos Bruñok emandako itsaski kaxa zozketatu zen eta saritutako 140. txartela Pacok atera zuen.
Bera Bera eta Helvetia Alcobendas izan dira emakumeezkoen eskubaloi Ligako bi jardunaldiak irabazten hasi direnak. Eta, gainera, merito handiko garaipenak izan dira.
Donostiarrek 16-23 nagusi izan ziren A Guardan Mecalia Atlético Guardesen aurrean lehenengo jardunadian eta 25-21 Rocasari lehengo larunbatean Bidebietan. Bestetik, madrildarrek 25-26 Elxen eta 30-27 Mar Alicanteri.
Lehiaketan parekotasun handia adierazte du sailkapenak. Azkeneko bost denboraldietan ez da horrelakorik eman, 12-13 denboraldian donostiarrak eta madrildarraz gain, Rocasa, Elche eta Valencia taldeek lortu zituzten bi garaipenak; 11-12an, Valencia, Itxako, Rocasa eta Murciak; 10-11ean, Itxako, Elda, Mar alicante, Elche eta Castro Urdiales; 09-10ean eta 08-09an Elda, Itxako eta Bera Berak.
Datorren larunbatean, hirugarren jardunaldian, Bera Berak Barakaldon jokatuko du (19,45etan) eta Helvetia Alcobendasek Leonen.
Imanol Álvarez entrenatzaileak ziurtzat jotzen zuen bere taldeak Superkopan baino hobeto jokatuko zuela. Pazientzia eskatu zion kanariarren defentsa gainditu ahal izateko eta Bera Bera 35 minutuetan zoragarri egon da.
Atsedenaldian bost goleko abantaila zeraman, bigarren zatia hasieran Matxalen Ziarsolok lortutako bi golei esker tartea gehiago zabalduz (35 min, 18-11).
Bera Berak eraso posizionala landu duela frogatu zuen. Aurreneko bost erasoetatik lau gol sartu zituen –Elorza (2), Ziarsolo penaltiz eta Pinedo-, baloia azkar mugitzen zuen eta kontraerasora duda izpirik gabe. Ziarsolok Menéndez ordezkatzen zuen defentsan baina Rocasak, Lujan eta Davinia protagonista, donostiarrei eutsi die. Haridianek berdinketa ezarri du 10. Minutuan (5-5).
Bera Berak lehenengo lerroak -Elorza zentral moduan eta Menéndez eta Ana Martínez hegaletan- jaurtitzeaz gain sei metroetako lerroarekin bat egiten zuen. Menéndezen bi asistentzia aipagarriak izan dira, bata Pinedori eta bestea María Núñezi eta baita ere Ana Martinezek pibote kanariarri sartutako baloia. Donostiarrek tartea zabaldu dute defentsako lana eta Tempranoren geldiketei esker.
Baina bigarren zatia oso luzea egin zaio Bera Beraro. Daviniak erantzukizuna hartu du eta minutuak pasatu ahala Rocasa gertuago zegoen. Bera Bera blokeatu zen erasoan. Ziarsolo eta Pinedo gola sartze gai ziren bakarrik, Ana Martínezek postea edo Silvia Navarrorekin topo egin zuen behin baino gehiagoetan eta hiru kanporaketa medio, Lujanek eta Daviniak Haridianekin jokatzen asmatu zuten (56. Min, 22-20).
María Núñezek gol garrantzitsu bat lortu zuen baloia ia galduta zegoela baina Haridianek berriro erantzuen zuen. Imanol Álvarezek hutsartea eskatu zuen, Elorza, Menéndez eta Ana Martínez lehenengo lerroan kokatuz. Jokaldia Pinedok amaitu zuen ezker albotik (24-21). Rocasak hurrengo baloia galdu zuen eta Alba Albaladejori gorria atera zioten epaileek iraundu zituelako. Partida hasi zen bezala amaitu zen, Elorzan gol batekin.
Bera Beraren garaipen garrantzitsua, akaso, Liga honetan izango duen aurkari zuzenaren aurrean.
Fitxa: Bera Bera 25, Rocasa 21
Bera Bera 25 (16+9): Temprano, Castro (1), Menéndez (2), Elorza (4), Martínez (2), Núñez (4) eta Pinedo (5) –titular- Ziarsolo (7, 1p), Ederra, Dunay eta Yamiley (o.a.).
Rocasa Ace Gran Canaria 21 (11+10): Navarro, Melania, Almudena (1), María (1), Haridian (3), Trojaola eta Davinia (7, 1p) –titular- Luján (7, 2p), Albaladejo (2) eta Carmen.
Epaileak: Ignacio García eta Andreu Marín (Katalunia).
Kanporaketak: Menéndez, Núñez eta Ziarsolo Bera Berarik eta Davinia Rocasatik. Txartel gorria Alba Albaladejo (57. min).
Partzialak: 3-2, 5-5, 10-7, 13-8, 15-9, 16-11 –atsedenaldia- 18-11, 18-13, 20-15, 22-18 eta 25-21
Bera Berako entrenatzaileak sinatuko luke “oraintxe bertan Superkopan eman zen emaitza” baina handik hona taldea lanean jardun da “gure jokua hobetzen, badakigulako zertan sakondu” eta horregatik Imanol Alvarezek “Superkopan baino hobeto jokatzea” espero du.
Horretarako, pasa den irailean 4ean Gaskako finalerako deitutako taldea du prest, Ligako lehenengo partida Mecalia Atlético Guardésen aurka oso serio aritu zena.
Bere esanetan “partida horretan gure defentsarako ideia berretsi genuen, oso garrantzitsua eskubaloian”. Halere, gaur 19etan, “partida parekatsua” antzematen du “guk hobeto nahi duguna Rocasa oztopatzen saiatuko delako”.
Imanol Álvarezek “arlo mentalari garrantzia ematen dio eta lehenengo zatian asmatzeari” kanariarren aurkako finaletan bizi zirenak baino “amaiera lasaiagoak izan daitezen”
Rocasaz berretsi du “oso ondo elkar ezagutzen dutela, erasoari abiadura handia ematen diote eta itxuraz pase errazak direnak defentsak apurtzeko oso baliagarriak dira hutsuneak aurkitzeko”.
Eta bere taldeari “pazientzia” eskatzen dio “Rocasaren defentsa irekiagoa erasotzeko, laguntza asko baituzte”.
Argazkian, Imanol Bidebietako lagunarteko batean.
Sorpresa izan zen. Bapatean Eli Pinedo eta Eider Rubio Urnietako kiroldegian agertu ziren Urnietako taldeko maila guztietako gazteekin egoteko.
Baloia alde batera utzita, kirolaren beste arloa ezagutzeko aukera izan zuten han bildu zirenak. Horrela, Eider eta Elik, 80 pertsona inguraturik, galderak erantzun zituztez baina askorentzako harrigarriena izan zen Londreseko Joku Olinpikoetan Elik lortu zuen brontzezko domina erakutsi zuenean. Orduan makina bat argazki atera zituzten.
Eider Rubio lehengo denboraldi amaieran erretiratu zen baina taldea eta taldekideak gertutik jarraitzen ditu. Pinedok Rocasaren aurkako partida saltzeko aprobetxatu zuen.