Adrianak Brasilera egin du bidaia bere anaiaren osasun egoeraz kezkatuta, kotxe istripua izan baitzuen. Yamiley Rodriguez eta Vero Cuñarekin batera, hirugarren baja izango da Castrorena. Atezainari disko hernia antzeman diote eta tratamentuari begira ebakuntza planteatzen ari dira. Jokatu gabe hilabeteak emango dituenez taldea gaia aztertzen ari da.
Bestetik, galiziar zentralak belaunean arazoekin jarraitzen duenez gaur mediku azterketa berri bar pasatu behar du. Ondorioz, Maria Akuña atezaina eta Uxue Ezkurdia deialdira itzuliko dira bihar Yamiley eta Adriana Castro ordezkatzeko.
Taldea ondo dago atsedena hartu ostean eta Championseko multzoen faseko bigarren jardunaldiari ekingo dio puntuak lortze aldera baina, aurkaria eta pistaren zailtasuna jabeturik. Prodavka Vegeta talde gaztea da eta hiru jokalari izan ezik – Itxakon egon zen Montenegroko Milenkovic atezaina ,eta Trifunovic eta Zivkovic serbiarrak- beste guztiak bertakoak dira. Eta Milanovic pibotearekin lotzen saiatzen da bere eraso jokoa.
Prodavkak 6-0 defentsa sutsua egiten du eta Imanol Álvarezek azpimarratu du espazioak sortu eta aurkitu berhar direla.
Bera Bera urdinez arituko da gaur arratsaldean. Partida 18etan hasiko da eta Tetyana Rakytina eta Iryna Tkachuk ukraniarrak zuzenduko dute. EHF TVn ikus daiteke.
Izan ere, hasierako 2-0 berdin dute gipuzkoarrek Eli Pinedoren golei esker. Amurriokoak erantzukizuna bereganatu du lehenengo zatian, guztira, hamar jaurtiketa eginez. Tempranok penalti bat gelditu du eta internazionalak berdindu du partida (3-3).
Prodavka Vegeta taldeak baloiak galdu arren, Bera Berak ez du kontraerasorako betarik izan. María Núñez bi minutuz kaleratu dute eta kroaziarrek 3-0 partziala ezarri dute Zivkovic –bikain, gaur- eta Milanovic jokalarien bidez. Pibotak abantaila handitu du baina Pinedok eta Castro –kontraerasona- aldea murriztu dute (7-5).
Baina Serbiako alboko jokalariak asmatzen jarraitzen zuen eta Ukrainiako epaileek kroaziarren defentsa sutsua ez dute geldiarazi.
Lehenengo zatia amaieran ihes egin dio norgehiagokak Bera Berari.23. minutuan 9-6 tik atsedenaldira 14-7 pasatu da. Covic jokalariak hiru gol sartu ditu eta Nemaskalok bat.
Bigarren zatian, Imanol Álvarez saiatu da Pinedo zentral moduan jarriz eta Ziarsolo eta Etxeberria hegaletan. Alba Menéndez sutsu atera da, bere gol batek eta lapurtutako baloi bati esker Ziarsolok 16-10 ezarri du (35. Min).
Halere, Zivkovic jokalariak hiru gol sartu ditu, Menéndezek erantzun dituenak, baina kroaziarrek tartea berreskutatu dute. Ziarsolo serbiarraren gainean jarri da baina Prodavkak Milanovic edo Covic jokalariekin ondo jokatu du pivotean. Gainera Nemaskalo kontraerasoan mina egin du, ondoriz, Prodavka geroz eta urrunago zegoen (49 min. 27-14).
Ziarsolok sarturiko bi penaltu eta Pinedoren kontraeraso batek hamar goletan utzi du partida baina amaieran Milanovicek asmatu du eta ez dute ontzat eman Maitane Etxeberriren gola, antza, denboraz kanpo baitzegoen.
Ondorioz, Koprivnican porrota zabala, Europan jarraitzeko zaila jartzen duena, kontutan hartuta orain birritan Larvik izango dela aurkaria. Lehenengo partida igandean Gascan (12,15etan) baina lehenago Adesal Córdoba taldea Bidebietatik agertuko da asteazkenean (19etan). Bera Bera lidergoan dago bakar bakarrik, Helvetia Alcobendas Rocasaren aurka galdu baitu gaur.
Fitxa:
HC Prodavka Vegeta 29 (14+15): Milenkovic , Pongrac, Gavranic (2) , Havic (1), Zivkovic (9), Milanovic (4) eta Vukojevic –titular- Covic (5), Nemaskalo (3), Dragisic (1), Trifunovic (4), Vidak, Poljak, Senvald, Kapitanovic (o.a.) eta Jukic (o.a.). Bera
Bera 18 (7+11): Temprano, Castro (1), Menéndez (3), Elorza (1), Núñez, Ana Martínez eta Pinedo (7, 2p) –Ziarsolo (5, 2p), Arizaga, Ederra, Dunay (1), Arrojeria eta Etxeberria. Deialdia, Akuña (o.a.).
Epaileak: Tetyana Rakytina eta Iryna Tkachuk (UKR) eta EHFko delegatua, Svetlana Obucina (SRB). Kanporatuak: Havic eta Trifunovic Prodavkatik eta Núñez eta Elorza Bera Beratik.
Partzialak: 2-1, 3-3, 6-3, 8-5, 10-6, 14-7 –atsedenaldia-, 16-9, 21-11, 24-12, 27-14, 27-17 eta 29-18.