Ezker alboko jokolariak “Ligako partida guztiak eta Superkopako finala irabazi ostean taldea konfidantzarekin dago” eta Europako maila goreneko txapelketaren aurrean “gogo eta ilusio ikaragarriak dira batez ere etxean aurpegia emateko”.
Bere ustez, “gure jokua oso ondo eginez gero partida onak egiteko aukera izango dugu”. Ziarsolok onartzen du “ez gara faboritoak partida bakar batean ere, halere, zailtasunaren aurrean motibazioa handia da”.
Biharko aurkaria, Mazedoniako Vardar, sei herrietako jokalariak osaturiko talde indartsua da, halere, kapitainak dio “erronka zailei heltzeko gogoa dugu” “Guretzako beste multzo bat egokiagoa izan zitekeen, halere Championsen ez daude aurkari errazak eta zalegoei Munduko jokalari onenetarikoak Donostian ikustea ilusioa egiten diela ulertzen dugu” azpimarratzen du.
Championsa jokatzea ea ametsa den galdetuta, Ziarsolok baieztatu zuen. “Bai, Liga irabazi ostean, klubarentzat eta jokalarientzat ametsa da”. Horregatik, “irol zalegoarei bihar Gascara (12.15etan) joatea dei egiten du “gozatzera, partida ezberdina izango delako eta gu ikustea lehiaketa gorenean”.
Izan ere, 20etatik aurrera, Orma Infraestructuras para eventos enpresaren langileek bihar partida jokatuko den pista jartzeari ekingo diote. Eusko Jaurlaritzak lagunduta, Itxakori erositako pistak luzeran 20 metro eta zabalean 1,5m, dituen 24 bobina ditu eta beste lau metro bateko zabalekoa, 40 x 20 laukizuzena osatuz. Pistak inguruan marko beltza modukoa izango du.
Gainera, Bera Berak interneteko konexioa bermatu behar du, Telefonicak egin duena eta leku zehatzak identifikatu, besteak beste, prensa aretoa, VIP gunea partida ikusteko eta beste gune bat partida aurretik eta ostean luntxa eskaintzeko.
Partidari begira, komunikabideak, agintariak, gonbidatuak, argazkilariak, kamarak eta pistan egon behar diren pertsonak identifikatu behar ditu. Eta gutxi gorabehera partida hasi baino 15 minutu lehenago Champioseko soinupean norgehiagoka eta taldeak aurkezteko zeremonia hasiko da. Ondorioz, zalegoari ordu horretako eserita egotea eskatzen dio Bera Berak. Eta ez da faltako Imanol Reformasei esker bizikleta baten zozketa.
Dena kontrolpean egon dadin, Bera Berak enpresa ezberdinen kolaborazioa izan du, Orma eta Telefonicaz gain, aurkari guztiak Hotel Barceló Costa Vascak hartuko ditu; Autocentro Igarak kotxeak eskaintzen ditu; Autocares David Vardarren bidaiez arduratzen da eta era berean, Lankorpek eta Eroski Bidaiak. Eskerrik asko! guztiei.