Urtea Gascan Superkopa irabazten hasi zuen Bera Berak, Rocasaren aurka berriro, eta orain eskubaloia Bidebietara itzuliko da. Ohorezko mailako partidaz gain, igandean 9,30etan senior mailako taldeak Zumaiaren aurka jokatuko baitu lagunartekoa.
Iazko denboraldian ez bezala, aipatzekoa da kiroldegiko kafetegia irekita dagoela pasa den abuztutik. Partidak ikustera datozen zaletuek ondo eskertuko dutena.
Gainera, Mariscos Bruñori esker, Bera Bera eta Rocasa Ace Gran Canaria taldeen aurteko partidan itsaski zozketa ederra burutuko da.
Bestetik, Bera Bera jubenil taldeak Etxebarrin jokatuko du lagunartekoa larunbatean, 16etan, Kukullagaren aurka.
Nahiz eta Liga hasi berri den, garrantzi handiko norgehiagoka da etzikoa, izan ere, diotenez, txapelketa eskuratzeko bi hautagai nagusienak baitira Bera Bera eta Rocasa. Horrela frogatu zen Bera Berak irabazi zuen (25-24) Superkopan eta azken urte hauetan bi talde hauen ibilbideak ikusiz gero.
Bera Bera eta Rocasaren arteko azken partidak esanguratsuak izan dira. Urtarrilaren hasieran, 12-13 denboraldiko 12. jardunaldian, sailkapenean hirugarren ziren donostiarrek liderrari egin zioten bisita. Rocasak puntu bakarra utzi zuen Barakaldon, Elchek baino puntu bat gehiago zuen eta Bera Berak baino bi. Donostiarrak 20-26 nagusitu ziren, Eli Pinedo lehenengo lerroan aritu zen lehenengo aldiz eta Elcheren aurrean Alcobendasek lorturiko garaipenari esker, Bera Bera líder kokatu zen, Liga amaitu arte utzi ez zuen postua, alegia.
Donostiarren eta kanariarren hurrengo norgehiagoka Porriñoko Kopaka finalean, otsailaren 24ean, iritsi zen. Bera Bera nagusi zen atsedenaldian (14-10) baina kanariarrek irauli egin zuten partida, gipuzkoarren onena ateraraziz. Matxalen Ziarsolok sartutatko penaltiak eta Zoqbiren geldiketak, besteak beste, Bera Berari eman zioten Kopa (25-24).
Urdinen eta horien arteko urteko hirugarren partida Bidebietan ospatu zen maiatzaren 4ean. Ligako azkenaurreko jardunaldia zen eta Bera Bera abiadura bizian joan zen aurreneko aldiz Liga eskuratzea (35-17, atsedenaldian 16-6).
Laugarrena, Superkopako finala, Gaskan irailaren 4ean. Kopako emaitza bera ezezik (25-24), emozioa ere errepikatu zen.
Ondorioz, Bera Berak esaera zaharrari helduko dio, hau da, bosgarrena ez dela txarra. Bigarren jardunaldian izan arren Ligako partidarik garrantzitsuenetarikoa izan daiteke larunbatekoa. Gainera, gipuzkoarrak eta kanariarrak –golen aldeak liderra eman die- eroso ibili ziren larunbatean Mecalia eta Castelldefelsen aurrean.
Lau partida hauen ezaugarri nagusiena da paretsu izan direla, maiatzekoa izan ezik. Eta kanariarrek ez diotela 24 gol baino gehiago Bera Berari sartu, donostiarren indargunea eta gako bat.
Italiako Eboli hirian asteburu honetan burutu den Qualification 2 delakoan, Vardar aise nagusitu zen larunbatean bertako Jomi Salernoren aurrean (35-16) eta atzo finalean bezperan Rostov gainditu (21-26) zuen Frantziako Fleury mendean hartu zuen.
Nely Carla, Darly Zoqbi eta Bea Fernández Bera Berako jokalari ohian diren Orleanseko taldeak ezer gutxi egin zuen Mazedoniako txapeldun indartsuenen aurrean (25-33, atsedenaldian 11-18) eta, ondorioz, Cup Winners Cup delakoan arituko da.
Izan ere, Mazedoniako lau jokalari, hiru frantsiar, lau errusiar, Montenegroko hiru, Serbiako hiru, Zebic kroaziarra, Itxakon egon zena, -golegile nagusiena atzo- eta espainiar pibote internazionala Begoña Fernández agertzen dira Vardarren plantillan.
Bertako jokalarien artean Nikolic zentrala da azpimarragarriena, Errusiako Zvezda taldetik etorrita iazko Championsean 15 golegile nagusien artean izan zena. Danimarkako Randers taldetik Dembele frantziarra iritsi da eta Oltchimetik, Pineau eta Leynaud atezaina.
Suslina atezain, Saidova eta Ekaterina Kostyukova errusiarrei Dinamo Volgogradotik etorritako Tatiana Khmyrova gehitu zaie. Montenegroko jokalarien artean Klikovac mantendu da taldean, Djokic beterana Rostov taldetik agertu da eta Györietik, Radicevic –atzo, zortzi gol-. eta Serbiarren artean,
Dmitrovic eta Lojpur jarraitzen dute eta Europako txapeldunetik Andrea Lekic fitxatu dute. Ez da gutxi!
Ligako 13 txapeldun
Asteburu honetan Championseko lau multzoak osatu dira, hau da, urriaren 5etik azaroaren 17ra bitartean lehian burubelarri arituko diren 16 taldeak. Hauen artean dira Ligako hamairu txapeldun eta Vardar taldeaz gain, Alemaniako Leipzig, Hungariako FTC eta Errumaniako Baia Marek lortu dituzte multzoen fasea jokatzeko txartela. Errumaniako taldeak Danimarkako bi talde gainditu zituen, larunbatean Viborg (26-25) eta finalean Team Tvis Holstebro (36-23). Argazkian, Montenegroko Radicevic (www.eurohandball.com).