Ana Martínez, Patri Elorza eta Eli Pinedo entrenaldiak eta bi partida ofizialak jokatuko dituzte Hungarian eta Kroazian antolatuko den 2014ko Eurokopa jokatu ahal izateko. Espainiak ostegunean Turkia hartuko du Leongo kiroldegian 20etan eta Pescara hirira egingo du bidaia larunbatean Italiaren aurka jokatzeko.
Selekzioetako partida hauek Ligan nahiz Championsen etenaldiak ekarri dituzte. Bera Bera Ligako sailkapenean buru da baina hiru talde partida bakar batera ditu: Rocasa, Alcobendas eta Elche Mustang. Hurrengo norgehiagoka urriaren 31n 20etan Castelldefelsen izango da eta hurrengo egunea Norvegiara egingo du bidaia Larviken aurka aritzeko larunbatean, azaroak 2, 19,30etan.
Lehendakaritzan, harrera
Horretarako, taldeak gaur saio arina burutuko du, bihar goizean prestatzaile fisikoaren txanda izango da, arratsaldean Lehendakaritzan du hitzordua 19etan Urkullu Lehendakariak egingo dion harreran eta horren ostean, asteazken arratsaldean, ostegun eta ostiral goizean, entrenatzera Bidebietara.
Larvikek ez duelako ezer gorde eta partida osoan intentsitate handiz jokatu duelako, markagailuari jaramon eginez. Horregatik, harro sentitzeko moduan izan behar dira gipuzkoarrak lehiaketa irabazteko faborito nagusi baten aurka aurpegia eman dutelako.
Elorza, Núñez, Pinedo eta Menéndez osatu dute gaur ere erdiko gunea eta Ziarsolo eta Etxeberria -16 urte dituela debuta egin du titular moduan- hegaletan. Bera Berak baloiak lapurtu ditu baina gutxietan gauzatu du kontraerasoa.
Baina posizionalean, Bera Berak ez du asmatu. Gainera, Hasanic atezaina baloi ugari urrundu ditu. Ana Martinezi hiru baloi, beste bat Elorzari baina ezin izan ditu gelditu Ziarsoloren golak –bat penaltiz- eta Núñezena. Bera Berak markagailuari eutsi dio (12 min, 4-6) hasieran. Donostiarrak Norvegiarren abiaduraren beldur ziren eta lehenengo zatian balantzea egiten asmatu dute.
Halere, amaieran, Larvikek ondo aurkitu du Isabel Blanco pibotea eta 9-13 aurreratu da atsedenaldian.
Bigarren zati hasieran egon da gakoa. Pinedok bi gol sartu ditu (11-15) baina Larviken nagusitasuna frogatu da orduan. Egungo Championseko azpitxapeldunak 0-4 partziala gauzatu dute, Imanol Álvarezen hutsartea eraginez. Halere ez da Bera Beraren erreakziorik agertu, beste 0-3ko partziala jaso baitute donostiarrek.
Larvik nagusi pistan, Ermuko entrenatzaileak gazteak sartu ditu orduan. Ana Martínezek flya bota dio Menendezi eta honen golak gehien txalotu du zalegoak. Partidaren amaieran Arizaga, Arrojeria eta Menéndez osatu dute lehenengo lerroa, Ezkurdia hegalean zegoela. Eta Larvikek hamar goleko aldeari eutsi dio.
Prentsa-aurreakoan, Imanol Álvarezek kritikatu du “lehiaketa honetan ez zaiola berdin hartzen debutaríari eta beste taldeei, Kroazian jasan genuen eta zoritxarrez gaur ere bai”.
Fitxa: Bera Bera 17, Larvik 27 Bera Bera: 17 (9+8): Temprano, Etxeberria, Elorza (1), Menéndez (2), Núñez (1), Pinedo (4, 2p) eta Ziarsolo (5, 2p) –titular- Ana Martínez (1), Ederra (1), Arizaga, Dunay (1), Ezkurdia eta Arrojeria (1p).
Larvik 27 (13+14) : Hasanic, Thea Mörk (3), Gro Hammerseng (3), Anja Hammerseng, Blanco (5), Nora Mörk (6, 3p) eta Koren Riegelhuth (3) –titular- Kristiansen (2), Breivang (1), Johansen, Sulland (2) eta Loke (2)
Epaileak: Jelena Vujacic eta Andjelina Kazanegra (Montenegro). EHFko delegatua: Edeltraud Berthold (Austria). Kanporatuak: Elorza eta Núñez (2) Bera Beratik eta Gro Hammerseng eta Loke Larviketik.
Partzialak: 1-2, 3-4, 4-7, 4-9, 8-11, 9-13 –atsedenaldian- 11-17, 11-19, 11-21, 13-23, 14-24 eta 17-27.
Lehiaketa gorenera itzultzea tokatzen zaigu, teorian gu menperatzea datorren aurkari batean aurrean baina horrelako partiden aurrean motibatzea errazago da” onartu du Imanol Álvarezek. Bere ustez, “denboraldiko partida erakargarrienetarikoa da” Bera Berak munduko talderik onena hartuko baitu, Norvegiako selekzioko oinarria, alegia, ondorioz “jokalarientzako, klubentzako eta zalegoentzako harro sentitzeko modukoa eta gozatzen saiatuko gara”.
Izan ere, 2011n txapeldun Larvik –Itxakori irabazi zion- aurtengo Champions League irabazteko faborito nagusien artean dago. Horrela, “Vardarren aurkako partidaren arima berreskutzea” eskatzen du Imanol Álvarezek, Bera Berak estu hartu baitzuen Mazedoniako txapelduna eta igandean “taldearen autoestima suspertzea” da helburu nagusiena. Kroaziaren partidaz, Ermuko entrenatzaileak uste du taldeak “fisikoki erantzun egin zuen” baina, era berean, kritiko agertu da “epaileen lanarekin, ez dutena ezer barkatzen, ahalik eta gehien lehiaketa honetan debutaria izanik”.
Larvik taldeari nola jokatzen zaion galdetuta, “badakigu non sakondu eta argi dugu non egingo diguten kalte gehiena”. Horregatik, “erasoan ez bagaude ondo eta kontraerasoan irteten badira ez dugu aukerarik izango” ohartarazi du.
“Defentsa sutsua dute, aurkarien erasoak oso ondo irakurtzen duena eta segituan korrika egiten dute” azaldu du. “Gure erasoa oso argia izan behar du, ordenatua, balantzea ondo egiteko aurkera emateko” dio. Posizionalean, “Vardarren aurka frogatu genuen gure defentsa gai dela aurkaria estu hartzeko” azpimarratu du.
Azkenik, Imanol Álvarezek “etorri, gozatu eta gure jokua erakustea” eskatzen du, hau da, “gure nortasuna pistan agertzea, batez ere, guregatik eta Europako azpitxapeldunarrean aurrean aurpegia emateko gai garela frogatzeko”.
Taldea bihar entrenatuko da bihar eguardian Gascan. Larvik taldeak arratsaldeko 4etan egingo du saioa. Imanol Álvarez asteazkenean Adesal Córdobaren aurka osatu zuen deialdi bera izango du, hau da, Uxue Ezkurdiak Adriana Castroren baja beteko du.
Izan ere, Rocasa, Helvetia Alcobendas eta Elche Mustang taldeak gipuzkoarren bidea jarraitzen ari dira. Madrildarrak, aurreneko jardunaldian etxetik kanpo Elche gainditu zutenak, Kanarietan galdu zuten lehengo larunbatean, lidergoa Bera Beraren esku bakarrenetan utziz.
Donostiarrek ezin izango dute Adriana Castro, Yamiley Rodríguez eta Vero Cuña jokalariak deialdian sartu, Uxue Ezkurdia eta María Akuña atezainak osatuko dutenak. Espero da Imanol Álvarezek prest dituen jokalari guztien artean minutuak banatzea.
Adesal, bestetik, goizeko 10etan iritsi da gaur Donostiara. Kordobako taldea, ohorezko mailara igo berri dena, oraindik ez du punturik lortu baina azken bi partidatan lehiatu du. Izan ere. Elche Mustang taldearen aurrean punturik merezi zuen norgehiagoka osoan aurretik joanda baina azken bost minutuetan elxetarrek partida irauli zuten eta lehengo larunbatean E. Castelldefelsen aurrean aukerak ere izan zituzten.