Bihar ostirala jai denez, kadete eta jubenil mailako taldeek jardunaldia aurreratuko dute. Horrela, Euskal Ligan, Bera Bera kadete taldeak Usurbil K.E. hartuko du Bidebietan 11etan eta 12,30etan bi taldeen jubenilak arituko dira elkarren aurka leku berean.
Bestetik, lurraldeko kadete mailan, Bera Berak Errenteriko kiroldegian jokatuko du 12,30etan bihar Ereintza Aguaplast taldearen aurka.
Eta igandean, lidergoan diren Bera Bera senior eta Usurbil K.E. taldeak 9,30etan dute hitzordua Bidebietan.
2013-14 denboraldia hasi denetik aurreneko etenaldia behin iritsita, lidergoan bakarrik da Bera Bera Ligan jokaturiko sei norgehiagokak irabazi ostean.
Ohorezko mailan gipuzkoarrek daramaten 24 denboraldietan birritan baino ez da eman horrelakorik: 1994-95 eta 2002-03 denboraldiaetan, Garako kazetari Juan Carlos Elorzak gogoratu zituen datuen arabera.
Aipaturiko aurreneko denboraldian, Mario Hernández entrenatzaile, Bera Berak zazpigarren jardunaldian Mar Ositoren aurka galdu zuen etxean (27-32). Donostiarrek Leganesen berdindu zuten eta Ligako txapeldunaren aurka berriro galdu zuten bigarren itzulian. Gainontzeko partidak irabazi zituzten, ondorioz, txapelketa bikaina osatu zuten eta hirugarrenak gelditu ziren madrildarrak play-offean gainditu eta gero.
José Luis Villanuevak zuzendu zuen 2002-03 denboraldian Bera Berak gol bakar batez galdu zuen zazpigarren jardunaldian Mar Alicanteren aurka (20-19).
Ondorioz, datorren urriaren 31n Castelldefelsen gipuzkoarrek marka gainditzeko aukera izango dute (Can Vinader, 20etan).
Maitane Etxeberria, 15.000. gola
Ligan eta Championsean 16 urterekin debuta egin ostean, ezkertiar hegalak Porriñoren aurkako partidan Bera Beraren ligako 15.000 gola lortu zuen Juan Carlos Elorzak aipatuta. Bidebietan Maitane Etxeberriak 23-13 ezarri zuen markagailuan Alba Menéndezen pasea aprobetxatu ostean. Aurrenekoa, 14.000 koa Eli Pinedok sartu zuen Alcobendasen. Etxeberriak 13 gol daramazki Ligako lau partidatan.
Egun Bera Bera da Ligako gol gutxien jasotzen duen taldea, partidako 20,1 gol. Gainera, etxetik kanpo 19,33 da bataz bestekoa. Eta gola sartzeko garain laugarren taldea, 164 gol sartu ditu, partidako 27,33 gol, Bidebietan gol bat gehiago.
Eli Pinedo eta Matxalen Ziarsolo dira golegile nagusienak, 26 eta 23 golekin, hain zuzen. Ondoren, Ana Martínez 17, Adriana Castrok 16, Elorza 15, Etxeberria eta Núñez, 13. Championsen aldea nabarmena da, Ziarsolok 16 gol sartu ditu, Pinedok 15 eta hurrengoa Alba Menéndez sei golekin (zarauztarrak zortzi daramazki Ligan).
Iñigo Urkullu Lehendakariak atzo Bera Bera Eskubaloiak lortutako arrakastak goraipatu zituen eta “garaipen hauen atzetik ordu eta esfortzu handiak daude” onartu zuen.
Izan ere, Lehendakaritzan hartu zituen Bera Bera Eskubaloia, Errealeko belar-hockey taldea, Euskadiko surf selekzioa eta Aitor Oroza eta Víctor Hugo Garrido txirrindulari elbarriak.
Lehendakariak azpimarratu zuen “zuen arrakastak poza, konfidanta eta energia bidaltzen dizkigu egunerokoari eusteko”. Urkulluk eskertu zien kirolariei “borondatea, sakrifizioa eta hobetzeko ahalmena, bizitzaren arlo askorentzako baliagarriak direnak” aipatuz eta "pertsona askorentzat eredu zarete" gogoratuz.
Bestetik, Matxalen Ziarsolo kapitainak adierazi zuen “iazko tripletea dela aurten ere gure helburua”, eskertu zuen “Eusko Jaurlaritzaren babesa” eta, era berean, “harro daramagu Champions Leaguen Euskadi Basque Country marka”.
Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaileak eskaturik, gaur goizean Imanol Álvarezek Sito Alonso bisitatu du Ilunben Gipuzkoa Basketeko entrenatzailearen lan egiteko modua ezagutze aldera.
Martin Larrañaga bigarren entrentzailea lagun, biek Gipuzkoa Basketeko talde teknikoaren osaketaren berri izan dute. Horrela, hainbat gai jorratzeko aukera izan dute Antonio Alonso, Jon Txakartegi eta Lolo Encinasekin.
Bera Berako entrenatzailearen ustez eskubaloiak “batez ere, emakumeen kasuan, arlo teknikoan, taktikan eta estrategian hobetzeko asko dute”. Horregatik, zuzenean ezagutu nahi izan ditu hainbat gai, Sito Alonsok zehaztasun handiz azaldu dituenak.
Zentzu honetan, Gipuzkoa Basketeko entrenatzaileak, besteak beste, ligako partidari begira nola antolatzen duten astea azaldu du, saio fisikoak, taktikoak, intentsitateak, aurkaria nola aztertzen duten bideoak erabailita eta jokalariari ematen dioten informazioa eta zer erabiltzen dute. Horrez gain, Imanol Álvarez eta Martin Larrañagak ezagutu dute partida ostean zer lantzen duten, estadistikak zer nolako informazioa kontutan hartzen duten, zer egiten duten jokuan hobekuntzak ezartzeko, jokalariekiko komunikazioa eta kirolari dagokion hainbat gaien inguruan iritziak trukatu dituzte.
Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaileek eskertu diote Sito Alonsori hartu izana, Gipuzkoa Basketi emandako erraztasunak, topaketa aberasgarritzat jo dute eta hurrengo hitzordua entrenaldi saioak ikusteko izango da.
Partida zailak zituzten Euskal Ligan Bera Berako kadete nahiz jubenil mailako taldeak. Aurrenekoak aise galdu zuten Etxebarrin Kukullagaren aurrean 35-15. Aitzitik, 22-19 galdu arren jubenilek oso maila ona eman zuten Autobuses Juantxo Kukullagaren aurrean.
Bestetik, lurraldeko Bera Bera kadeteak 17-22 galdu zuen Bidebietan Elgoibarko Murgilen aurka.
Eta berriro ere gol batez Bera Bera nagusi izan zen, oraingo honetan Leitzaranen aurka (24-25). Igandean Bidebietan (9,30etan) lidergoan diren bi taldeak aurrez aurre, Bera Berak Usurbil KE. hartuko baitu.