
Jokuan puntu beharrik egon ez arren, Super Amara Bera Berak partida serioa jokatu du gaur BM Morvedre (30-16) taldearen aurka Liga berri bat ospatzeko, gainera Donostiako alkate Eneko Goiak eta Espainiako Eskubaloi Federazioko presidente Francisco Blázquezek garaikurra eman dio taldeari.

Ordizian, Yoldin eta Bidebietan izango dira Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeen partidak. Horrez gain, igandean 10etan Beraungo frontoian eskolak lagunartekoa izango du Ereintzarekin.

Oraingoan bai, milagarren partida jokatuko du bihar Super Amara Bera Berak eta, gainera, Guerreras Iberdrola 21-22 Ligako txapeldunen garaikurra jasoko du, aurreko bi urteetan ez bezala, une hori zaleekin partekatu ahal izateko berezitasunarekin, BM Morvedre taldearen aurkako partida ostean (Gascan, 21,30etan Daniel Toro eta Albert Pérez, kataluniarrak).