Bordeletik gertu Pessac hiriko Salle Bellegravek Leopard 's Cup txapelketaren lehen edizioa hartuko du ostiral eta larunbatean. Frantziako D2 mailako hiru taldek hartuko dute parte: Merignac, Club Athletique Beglais eta SPUC Pessac anfitrioia, super amara Bera Berarekin batera.
Donostiako taldea bihar 15,30etan abiatuko da Bidebietatik, Autocares Davidekin, Pessacera. Bertan, 20,30etan, bigarren finalerdia jokatuko du SPUC Handball antolatzailearen aurka, D2ra igo berri dena eta Sheila Segura espainiarra, besteak beste, Canyamelar Valenciako jokalari ohia, bertan delarik.
Mérignac eta Club Athletique Beglais taldeek txapelketari hasiera emango diote, 18, 30etan. Frantziako elitetik jaitsi arren, Merignacek Julie Dazet, Lena Le Borgne, Noémie Lachaud edo Léa Ligneres bezalako jokalariak mantendu ahal izan ditu, igoerarako talde faboritoetako bat izanik. Bestalde, CABek 2019tik darama D2an.
Finala larunbatean izango da, 18,30etan, eta hirugarren eta laugarren posturako partida 16,30etan.
Gipuzkoarrentzat bi proba interesgarri dira, Chambray eta Paris 92ren aurka agerian gelditu zen eskubaloi frantziarra intentsitate handiko defentsa dela eta azkarra erasoan. super amara Bera Berak lau lagunarteko exijente jokatu ditu abuztuan, lehen biak porrotak izan zirenak: Chambrayren aurka (20-22) -45 minutukoa Frantziako bajen ondorioz-, Paris 92ren aurka (29-26) Capbretonen; eta bi garaipen: 24-21 Rocasaren aurka Orion eta atzo, 33-23 Replasa Beti Onaken aurka Egian. Elke Karsten taldearekin izango da baina ez du partidarik jokatuko.