
Super Amara Bera Berak 21-22ko Guerreras Iberdrola Liga bereganatu du gaur Unicaja Banco Gijón gainditu ostean La Arena kiroldegian, ondorioz, hiru jardunaldin faltan matematikoki zortzigarren txapelketa eskuratu du eta oraingo honetan Gipuzkoatik iritsitako zaleekin ospatzeko aukera izan du.

Andoain, Zarautz, Zumaia, Manteo, Yoldi, Bidebieta eta Gascan arituko dira Bera Berako harrobiko taldeak.
Senior taldeak Kopan egingo du debuta Gascan Aiala Zarautzekin, Herrería Bidebieta jubenil mutilek Usurbil hartuko dute, Lacturale Bera Bera neskek Zumaian jokatuko dute eta Federazio txapelketan Bera Bera Urdinak Irauli hartuko du Yoldin.
Infantol mailan, neskak Manteon eta Andoainen eta mutilak, Zarautzen.
“Abuztutik ari gara lanean helburu horrekin, eta orain lortu dezakegun astean gaude” adierazi du gaur goizean Super Amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarezek. Gipuzkoarrek garaipena behar dute Unicaja Banco Gijonen aurka, igandean 18etan (La Arena, TDP), matematikoki txapeldun izateko.