Gelato Orio Eskubaloiaren aurka Bidebietan bezperaz 13-16 galdu arren, igandean kanporaketa irauli zuen Lacturale Bera Bera kadete taldeak Orioko Karela Kiroldegian (22-25). Hau da, etxetik kanpo gol gehiago sartu zutelako lortu zuten donostiarrek Open Cup delakoaren hurrengo faserako sailkapena.
SUPER AMARA Bera Berak Costa del Sol Málaga gainditu du gaur Gascan Guerreras Iberdrola Ligarako aurkari zuzena azken minutuetan Fernandes eta Boada jokalariek golak egiten asmatu dutelako (24-22, 13-9 atsedenaldian).
SUPER AMARA Bera Berak Josean Gascan hartuko du larunbatean 18etan Costa del Sol Málaga, gipuzkoarren gaztetasuna eta andaluziarren esperientzia aurrez aurrre.
Euskal Eskubaloi Federazioak Open Cup delakoa martxan jarri du, hau da, Kopa moduko bat kadete, jubenil eta senior mailetan. Hortaz, bihar Bidebietan -400 pertsonentzako lekua bermatuta- Bera Bera eta Orio Eragin klubek kanporaketa batean hurrengo faserako txartela jarriko dute jokoan.
Lacturale Bera Bera Gelato Orio Eskubaloia hartuko du kadete mailan 10,30etan eta Sinergia Orio Eskubaloia jubenilean, 12,30etan. Senior taldeak, aldiz, hurrengo asteburuan hasiko da lehian.
“Partida lehiakorra datorrela nabaritzen da zaleek ikusteko aukera izango dutena, irrikan geunden eta ziur nago bultzakada hori nabarituko dugula” adierazi du gaur SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek. “Beste pistetan zaleekin jokatzen denbora dexente daramagu eta gure gertukoek guren gozatzea nahi dugu, beraientzako jokatzen dugulako eta poztasuna eman nahi diegu” gaineratu du.