Bera Bera

Select your language

Donostiatik gertu azken lagunartekoa izango da Gascan iraila oparoari ekin aurretik. Asteazkenean, 19etatik aurrera, Egiako kiroldegian super amara Bera Berak laugarren lagunartekoa burutuko du eta Replasa Beti Onak taldea izango du aurrean.

Atseden egun bat izanda –argazki saioa izan zuten sei jokalariak salbu- super amara Bera Berak abuztuaren 15ean, astearte goizean, entrenaldietara itzuliko da, Bidebietan egingo den saioan. Hiru lagunarteko jokaturik, orokorrean, sentsazio onak dira, Imanol Álvarezen ideiak barneratzen ari dira jokalariak eta bi fitxaketa, Lyndie Tchaptchet eta Carmen Arroyo, eta baita Elene Vázquez eta Naroa Zabala gazteak taldera azkar egokitu dira. Gainera pibota nafarrarentzat bere talde ohiaren aurka lehen partida jokatuko du etzi.

Orain arte, Álvarezek minutuak banatu ditu, hasieran Arrojeria eta Hernández partaidetza neurtuz, ostean Erauskin eta Gavilán. Aitzitik, Tchaptchet eta Arroyo protagonista izan dira. Albiste txar bakarra Elke Karstenek lepauztailean jasandako kolpea, larunbatean egin zion erresonantzia eta asteazkenean jasoko du lesioaren berri.

Plantillak lan karga somatzen ari da eta hasperen egin du aste honetan hiru partida jokatu behar dituelako. Egiakoaz gain, ostiralean Pessacera egingo du bidaia (Burdeosetik gertu), 20,30etan jokatuko du bertako taldearen aurka eta larunbatean goreneko maila galdu duen Merignac edo CAB Handball izango da aurkari, guztiak Frantziako D2 mailakoak.

Asteazkenean, berriz, super amara Bera Bera y Replasa Beti Onak taldeek Egiako Nazioarteko 28. Txapelketa irekiko dute. Beti Onak taldean Laida Urbitarte oriotarra, Brasil albokoa eta Almudena Rodríguez pibotak fitxatu ditu, besteak beste.

Foto: Sergio Cubero

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores