Lacturale Bera Bera kadete taldeak ere Erreginaren kopan parte hartuko du, bere mailan, minikopa delakoan, alegia. Guztira 16 jokalari deitu ditu Jokin Jimenez entrenatzaileak, Maialen Eguren eta Emma Rovira lagun dituena.

Bi partida baino ez asteburuan. Lacturale Bera Bera jubenil taldeak amore eman zuen Bidasoarekin Gipuzkoako Kopan eta Euskal ligan Bera Berak garaipenarekin itxi du bere ibilbidea Leioan, ondorioz, hirugarren gelditu da sailkapen nagusian.
Euskal Liga:
LEMA TRANSIT ASKARTZA 17-20 BERA BERA
Gipuzkoako Kopa
Jubenil neskak:
LACTURALE BERA BERA 27-29 MAKITTA SIFRA BIDASOA IRUN

Euskal Kopa berri bat bereganatu du SUPER AMARA Bera Berak oraingo honetan (18-42) Kukullaga Etxebarri gaindituz zalez bete den Ermuko Miguel Ángel Blanco kiroldegian, donostiarren seriotasuna ikusteko aukera izan dutenak Illunbeko Erreginaren Kopan debuta egin aurretik (ostiralean 20,30etan, Caja Rural Aula Valladoliden aurka).