Defentsa bikainari esker, super amara Bera Berak Grafometal La Rioja taldeari irabazi dio (33-16) Guerreras Iberdrola Ligako 15. jardunaldiko partidan, Tolosako Usabal kiroldegian burutu dena, talde gipuzkoarraren 50. urteurrena dela eta.
super amara Bera Berak bihar (18,15ean) Tolosako Usabal kiroldegian Grafometal La Rioja hartuko du Guerreras Iberdrola ligako 15. Jardunaldiari dagokion partidan. Imanol Álvarezen ustez “humil esango nuke norgehiagoka gure baitan dagoela”.
Inauteriak direla eta, lau partida baino ez ditu jokatuko Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Guztiak Euskal ligari dagozkionak, seniorrak izan ezik. Bidebietan arituko dira Herrería Bidebieta Bera Bera kadete eta jubenil mutilen taldeak eta Lacturale Bera Bera kadete neskak eta jubenil neskak, berriz, Orion.
Donostiako udalak atzo arratsaldean kirol lorpenak dituzten 58 banakako kirolari eta lau taldeei harrera egin zuen, horien artean, super amara Bera Berari 21-22 denboraldiko Guerreras Iberdrola Ligako txapelduna eta 2022ko Superkopa irabazteagatik, ondorioz, Urrezko Kirol Txartela jaso zuen.
Bederatzi partida eta bi berdinketa bestetik ez zuten lortu Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Euskal Ligan, senior taldeak puntua urratu zuen Bidebietan Kukullagaren aurka partida osoa galtzen joan ostean. Hirugarrenak dira sailkapenean. Jubenil eta kadeteetan aukerarik gabe gelditu ziren Lacturale Bera Bera eta Herrería Bidebieta Bera Bera taldeek. Beste berdinketa Bera Bera kadete neskek lortu zuten.