Euskal Eskubaloi Federazioak kadete eta jubenil mailetako egutegiak ezagutarazi ditu. Bera Berak ordezkari guztiak ditu, Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil nesken taldeak eta Herrería Bidebieta Bera Bera mutilenak. Zarautzekin batera, Bera Bera da klub bakarra neska-mutiletan lau taldeak Euskal Ligetan parte hartzen. Pulpok hiru ditu, jubenil nesken talde izan ezik beste guztiak.
Donostian eta Pasai Donibanen antolaturiko promozioan, Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil taldeak lortu du Euskal ligan aritzeko txartela, ostiralean Tolosa Eskubaloia eta larunbatean Loyola Indautxu taldeak gaindituta. Larunbatean eman ziren emaitzak ezerezean utzi zuten igandeko jardunaldian, Donibanen burutu zena.
Gipuzkoako txapelketa irabazita, Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil mutilen taldeak orain beste erronka du asteburuan, Euskal ligan aritzeko promozioa. Gainera, fasea antolatzeko ardura hartu du, ostiral eta larunbatean Bidebietan izango dira partidak eta igandean, Pasai Donibanen.
Asteburu honetan, Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek bost partida jokatuko dituzte eta Euskal ligarako jubenil mailako promozioa, Bidebietan ostiral eta larunbatan burutuko dena eta igandean, Pasai Donibanen (ikus albistea).
Euskal Ligan senior taldeak Urdulizen irabazi zuen eta lider bakarra kokatu da bigarren itzuliaren hasieran. Bestetik, kadete mailako neska-mutilek promozioa zuten jokoan eta biek lortu dute helburua, Lacturale Bera Bera nesken taldeak bi partida irabazi zituen sailkapenean bigarren geldituz eta Herrería Bidebieta Bera Bera mutilen taldeak bat irabazi arren, Euskal ligan arituko da denboraldi amaiera arte. Asteburu honetan jubenil mutilen txanda izango da.