Super amara Bera Berak etzi Mecalia Atlético Guardés taldearen aurka jokatuko du (A Sangriña, 20,45etan, Víctor Navarro eta Fernanda Espino, kanariarrak), asteazkenetan duen seigarren partida, alegia. Costa del Sol Málagaren eta Rocasaren garaipenek bost puntutara gerturatu dituzte bi talde hauek, ondorioz, lidergoa eta European Leagueko txartela matematikoki ziurtatzeko bi puntu behar dituzte donostiarrek, gertuenak lortzeko A Guardan edo larunbatean Gascan ante Conservas Orbe Rubensa Porriñoren aurrean.
Euskal Ligan emaitza onak lortu zituzten senior taldeak Gasteizen, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Orio liderraren aurka eta Herrería Bidebieta Bera Bera Trapagaran taldearen aurrean.
Espainiako Eskubaloi Federadioak Malagako José María Martín Carpena kiroldegian ospatuko den XLIV edizioaren Erreginaren Kopako ordutegiak ezagutzera eman ditu. Hortaz, final-laurdenetan, super amara Bera Berak Atticgo Elche norgehiagoka apirilaren 21ean ospatuko da 18etatik aurrera (rtve.play).
José Ignacio Prades hautatzaileak super amara Bera Berako Maitane Etxeberria, Esther Arrojeria eta Paula Arcos jokalariak deitu ditu 18 jokalarien artean, Danimarka, Norvegia eta Suedian abenduan jokatuko den Munduko txapelketan izateko Austriaren aurkako kanporaketa apirilean jokatzeko. Argentina eta Brasilekin ere arituko dira Cavo, Gavilán, Karsten eta Fernandes.
Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek bederatzi partida jokatuko dituzte asteburuan, Bidebietan Lacturale Bera Berako kadete eta jubenil taldeak besterik ez, Aloña Mendia eta Orio hartuz. Senior taldeak, aldiz, Gasteizen izango du hitzordua.
Egutegia: