super amara Bera Berak garaipen bikaina lortu du gaur arratsaldean Costa del Sol Málaga liderraren aurka (25-21), eta horrek berdinketa hirukoitza eragin du Guerreras Iberdrola Ligako lidergoan, Atticgo BM Elx donostiarren eta malagarren artean. Halere, historia errepikatu egin da. Erauskinek average delakoa berdintzeko aukera izan du zazpi metroetatik, baina Castellanosekin egin du topo. Partida borobiltzea falta izan da, baina super amara Bera Berak konfiantza berreskuratu du eta Gascak, berriz ere, gozatu egin du bere taldearekin.
super amara Bera Berak Costa del Sol Málaga hartuko du larunbatean 19etan (Alejandro Hoz eta Álex Riloba, kantabriarrak) lidergoa berreskuratze aldera edo gutxienez andaluzioarren pare jartzeko. A Guardan galduta, donostiarrak orain Atticgo BM Elche batera dago malagakoak baino bi puntu gutxiago. Azkeneko urtetan titulu gehien jabe egin diren bi taldeak elkar ikusiko dute Gascan: #indarurdina vs #panteras.
Bera Bera Eskubaloiko harrobiak lau partida jokatuko ditu asteburuan, guztiak Gipuzkoko txapeltei dagokionak. Bera Bera Urdina kadete nesken taldeak Ereintza hartuko dute larunbatean Bidebietan 10,15etan. Senior mutilak, berriz, Bergaran arituko dira arratsaldean.
Eta igandean, Yoldin alebinak Zarautzekin eta Bera Bera Urdina infantil neskek Ordizian dute hitzordua 10,30etan.
Iritsi da espero zen partida. Larunbatean, 19etan, Gascak liderraren – Costa del Sol Málaga- eta bigarren sailkatuaren – super amara Bera Bera- arteko lehia hartuko du, Gipuzkoarrak A Guardan galdu ostean bi puntu atzetik. Bi talde eta bi ibilbide oso desberdin. Malakoak European Leagueko multzoen fasea “oso ondo jokatzetik datoz, eta gu etxetik kanpo emaitza txarrak lortu ditugu”. Hala ere, “Bera Beraren bertsiorik onena ikustea“ espero du Imanol Alvarezek.
Basaurin ospaturiko promozioan, atzo Urduliz gaindituta (35-33), Herrería Bidebieta Bera Berak Euskal ligako bigarren faseari ekingo dio otsailaren 3tik aurrera. Sei taldek osatuko dute multzoa: Gran Camping Zarautz, Zaisa Bidasoa Irun, Urangadeko Zumaia Pulpo, Indupime Basauri eta Urola RSA. Egutegiko zozketa urtarrilaren 29an izango da.

































