Bera Bera

Select your language

super amara Bera Bera Lublinera joango da bihar. Bertan, European Leagueko QR3 ligako joaneko partida jokatuko du Poloniako MKS FunFloor Lublin taldearen aurka (igandean, 18etan), Gascako kanporaketari aurre egiteko emaitza on bat lortze aldera (igandean, azaroaren 17an, 12etan sarrerak salgai). Lublin esperientzia handiko taldea da eta kanpoko jaurtiketa egiteko gaitasun handia du. Donostiarrentzat 125. partida izango da Europan.

MKS FunFloor Lublinek badaki zer den European Leagueko multzoen fasea jokatzea, 2020-21ean egin zuen, eta baita iragan denboraldian ere, QR3 ligan Zork Jagodina serbiarra mendean hartuta (80-44). Poloniako taldeak maila igo du denboraldi honetan, Esloveniako Krim taldetik Rosiak ezker alboko poloniarra fitxatu du eta horrez gain, Planeta hungariarra eta Nieuwenneg holandarra (eskuin hegalekoak biak) eta Antonija Mamic atezain austriarra ere bai.

Taldeko zutabeak honako hauek dira: Daria Szynkaruk kapitaina eta ezker muturrekoa; Magda Wieckowska albokoa; Joanna Andruszak eta Aleksandra Olek pibotak; Magda Balsam golegilea; eta ezkerraldean, Oktawia Fedeczak eta Julia Pietras. Weronika Gawlik eta Paulina Wdowiak dira atezainak. Aleksandra Tomczykekin eta Stela Posavec kroaziarrak zuzenduko dute Lublin.

 Talde honen ezaugarrietako bat da edozein alboko jokalarik bederatzi metrotik haratago jaurti dezakeela eraginkortasunez. Baina hor ez dira geratzen baliabide erasokorrak, oso handiak diren pibotekin edo oso ondo amaitzen diren hegalekin lotu ditzakete. Defentsan oso eroso daude 6-0ekoan, altuera handiarekin, eta kontraerasoan azkar irtengo dira.

Esther Arrojeriak gaur goizean prentsari eskainitako arretan, “denboraldiko erronka handienetako bat heldu da” onartu du. Zentral gipuzkoarrak aitortu du “azken bi garaipenei esker autoestimuan irabazi dugu”, baina onartu du “oraindik ez dugu gure mailarik onena erakutsi. Zer hoberik Europako partida horietan agertzea” adierazi du.

Lublini buruz, “ohituak gaudenaz bestelako joko bat ezartzen duela” ohartarazten du, “oso urruneko jaurtiketekin, talka egitera ateratzen ez bagara kalte handia egingo baitigute”. Beraz, “defentsan sendo aritzeko” deia egiten du, “zalantzak eragiteko irten eta erasoan erritmo altua eramaten saiatu, baina kontraerasoan irtetea eragotziko duen baloiaren kontrolarekin”.

Globus Hall pistan larunbat arratsaldean entrenaldia burutuko du super amara Bera Berak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores