super amara Bera Berak Pulpo Eskubaloia eskaini dio gaur arratsaldeko garaipena, 50. urteurreneko ospakizunean, Motivemarket.com Gijon (26-19, 14-9 atsedenaldian) aise gaindituta. Guerreras Iberdrola ligako jardunaldia aurreratutan, izan ere donostiarrek datorren igandean Poloniako Lublinen Europako partida duelako.
super amaran Bera Berak defentsa onak kateatu dituenean partida hautsi egin du, erasoan joko azkarra eginez. Lehen zatian Ogonovszky, Elba Alvarez (hiru gol) edo Joao izan dira protagonista.
Donostiarren defentsa mugitzen saiatu da Gijon, Maria Gonzalez eta Valdivia hegaleak mugituz, eta June Loidi izan zen erasoko saiatuena, Zendai zentralaren ondoan. Gijonek eutsi egin dio, Mora atezain kubatarrari esker, lehen minutuetan, baina abiadura pixka batekin, super amara Bera Berak aldea ireki zuen atsedenaldirako (14-9).
Bigarren zatian, Aida Fernandez atezainak Ogonovszky gelditzea lortu du, Gijonek gerturatu da donostiarren baloi galerak aprobetxatuz (17-14) eta hori Kosticek oso geldiketa onak egin zituela (bederatzi geldiketa bigarren zatian).
Imanol Alvarezek partida gelditu du, bere taldeak erritmo biziagoa ezarri du erasoan, Joao sartu eta jaurti egin da, Etxeberriak kontraerasora jo du, Ogonovszkyk besoa askatu du berriro eta aldea handituz joan da. Entrenatzaileak minutuak banatu ditu, Arrojeriak ez Arroyok ez ditu jokatu eta Tchaptchetek minutu gutxi batzuk besterik ez ditu izan, Eider Tapiak bete dituenak.
Laburbilduz, sailkapenaren goiko aldean jarraitzeko beste bi puntu, bihartik aurrera, European Leagueko QR3ko joanekoan, Lublinen (Polonia), 18etan, jarriko begirada guztiak.
Fitxa super amara Bera Bera 26, Motivemarket.com Gijon 19
Bera Bera 26 (14+12): Kostic, Etxeberria (3), Joao (5), Menéndez (2), Gavilan (2), Ogonovszky (6) eta Louis – hasierako zazpikoa-, Karsten (2), Tchaptchet, Álvarez (4, 2p), Arroyo, Erauskin (1), Hernández (1), Arrojeria eta Prades, (p.s.).
Motivemarket.com Gijon 19 (9+10): Mora, González (2p), Loidi (6), Chiazgozie, Zentai (3, 1p), eta Valdivia (3) – hasierako zazpikoa- Policarpo (1), Torreira, Rivas (1), Pascual, García (3), Rodríguez, eta Fernández (p.s.)
Epaileak: Raúl Oyarzun eta Aritz Zaragueta – nafarrak-
Kanporatuak: Menéndez, Tapia eta Louis super amartik eta Torreira Motivemarket.com Gijon
Partzialak: 4-2, 5-4, 7-4, 9-5, 11-7, 14-9 -atsedenaldia- 17-11, 17-12, 20-14, 22-15, 24-17 eta 26-19
Gorabeherak: Partida Zumaian jokatu zen Pulpo Eskubaloia 50. urteurrena zela eta.
Minutu bateko isilunea egin zen DANAk Valentzian sortutako biktimen omenez.