Harrobiko bi partida besterik ez asteburu honetan eta bi garaipen. Larunbatean Bidebietan, Euskal ligako senior nesken taldeak Eharialdea gainditu zuen 31-22. Partidaren nobedadea Maren del Campo jokalariaren itzulera izan zen, lotailu gurutzatuaren lesio luzea eta larria behin gaindituta. Garaipenari esker, Bera Berak –partida bat gutxiago- Ameztoi Zarautz du puntu batera eta datorren larunbatean Urdulizen hirugarren sailkatuari egingo dio bisita.
Fitxa: Ulazia, Urretabizkaia (3), A. López S. (5), Vázquez (5), M. Eguren (3), Sarriegi (1), Villarrubia (2), Azkue (1), Ruiz de Gauna, Lizeaga (5), A. López G., Jauregi (1), Macicior (3), M. del Campo (1) eta J. del Campo (1).
Bestetik, Lacturale Bera Bera kadete taldeak Loiun Urdaneta taldearen aurkako partida iraultzea lortu zuten (29-31).
Fitxa: Ausin, Escanlar, Lasa (6), Pérez-Muga (3), Alzua (1), Urtasun (10), Baird, Iriarte, Azkasibar (2), Sagastume (1), Odriozola eta Murgiondo (8).
“Gauden egoeran gaudela, berdintzetik gatoz, jokoan apur bat kili-kolo, beti da ona talde handi baten kontra jokatzea, eta gainera etxean, irabazten badugu lidergoan geratuko zatekeen taldea izango ginateke eta liga erregularreko txapeldun izateko gure menpe geratzeko amua. Askoz pizgarri gehiago ez ditugu behar”, adierazi du Imanol Alvarezek komunikabideen aurrean. Igandean (12etan, ETB1) Atticgo BM Elche liderra (Oyarzun eta Zaragueta, ikastetxe nafarra) izango da bisitari Gascan.
26 denboralditan Bera Bera Eskubaloiak eta Balonmano Elche taldeak emakumezkoen eskubaloiaren elitean bat egin duten arren, Atticgo BM Elche lehen aldiz etorriko da lider gisa Donostiara. Mozorrorik gabe, bere ibilbideak hala egiaztatzen duelako. Hiru partida bakarrik galdu ditu eta badirudi urte amaieran izan zuen krisi txikia konpondu duela, lau partida jarraian garaipen sendoekin kateatzea lortuz, Porriñoren aurka salbu (23-22).

































