Bera Bera

Select your language

Zigor handiegia super amara Bera Berarentzat, defentsan partida bikaina bat jokatu baitu, Prades protagonista dela -16 geldiketa-, eta azken minutuetan baino ez du MKS Lublinek lau goleko tartea (23-19). Dena den, donostiarrek dena eman dute, Karstenen sudur haustura barne, lehiaketa honetako talde direla erakutsiz, eta Gascarako deia egin dute (azaroaren 17an, igandean, 12etan) European Leaguen jarraitu nahi dutelako.

Imanol Alvarezek 5-1eko defentsa proposatu du hegalekoei presioa egiteko, kanpotik jaurtitzeko ahalmen handia baitu Lublinek. Pentsaraztea izan da ideia, eta lortu dute, jaurtiketak mugatzeaz gain, MKS Lublinek bederatzi baloi galdu ditu lehen zatian. super amara Bera Bera 1-3 jarri da, Karsten lidergoren bidez, baina Lublinek partida berdindu du Rosiakekin eta Feuczak hegalekoaren bidez.

Pradesek defentsa-lanari laguntza bikaina eman dio, baina erasoa ez zetorren bat. Alvarez Etxeberriarekin saiatu da eskuin hegalean, ondoren Joaorekin. Arrojeria eta Ogonovszky gorde ditu arazo fisikoak tarteko. MKS FunFloor Lublin Planetarekin tartea ireki du (6-4), Arroyoren bi jaurtiketek berdinketa jarri dute eta Karstenek penaltiz sartu du gola.

Baina jokaldi zoritxarra iritsi da, sudurra hautsi baitiote Karnsteni kolpea hartuta. Hala ere, gipuzkoarrak ez dira deszentratu, Arrojeria sartu da Alvarezekin konentatuz eta Usurbilgoaren jaurtiketarekin bisitarien abantailarekin iritsi da atsedenaldira (11-12).

 

Bigarrenean, ez da partida gehiegi aldatu hasieran. Lublinek lehen lerroan zailtasun ugari zituen, gipuzkoarrek pasiboa ere behartzen zuten eta abantaila mantentzen zuten Arroyoren bi jaurtiketekin (13-14). Abantaila handitzeko aukera ere izan dute, baina hirutan Wdowiak atezainak eta zutoinek eragotzi dute.

Balizko 13-15etik 16-14ra pasa gara, 43. minutuan, Szynkaruk hegalekoak asmatu baitu (lau gol bigarren zatian). Baina defentsa-lanak aurrera jarraitzen zuen, Pradesek bezala. Alvarezek, penaltiz, eta Arrojeriak 17-17 berdindu dute. Hala ere, erasoak ez zegoen eroso. Ogonovszkyk ez du zorterik izan bere lehen jaurtiketa langan eman duelako, eta epaileak Louis eta Erauskin kanporatu ditu azken minutuetan, eztabaidagarria izan da bi aldeetan izan duten irizpidea. MKS Lublinek baliatu du hori, eta Posavez zentralaren bitartez abantaila haunditu dute biana Arrojeriak azkenean baloian asmatu du (23-19).

Hortaz, egindako lan neketsuaren etekin gutxi, baina super amara Bera Berak igandean Gascan talde indartsu honi buelta eman ahal izatearen sentsazioa bereganatu du, ikusleen laguntzarekin gertuago egon daiteke multzoen fasea.

Fitxa teknikoa: MKS FunFloor Lublin 23, super amara Bera Bera 19

MKS FunFloor Lublin 23 (11+12): Wdowiak, Balsam (3), Planeta (2), Posavec (3), Olek (1), Rosiak (4) eta Fede«czak (3) -hasierako zazpikoa- Andruszak (1), Tomczyk (2), M. Wieckowska, Szynkaruk (4), Nieuwenneg eta Gawlik (p.s.)

Super Amara Bera Bera 19 (12+7): Prades, Erauskin, Etxeberria, Tchaptchet (1), Álvarez (3), Karsten (4, 1p) eta Hernández (1) – hasierako zazpikoa- Arroyo (5, 2p), Gavilán, Louis (1), Arrojeria (4), Ogonovszky, Joao, Menéndez eta Kostic (p.s.)

Epaileak: Anatoliy Novikov – Ukraina- eta Mindaugas Gatelis, -Lituania-

Kanporatuak: Andruszak eta Rosiak (Lublin eta Gavilan), Louis eta Erauskin (super amara)

Partzialak: 1-2, 3-3, 6-4, 9-8, 10-8, 11-12 – atsedenaldia- 12-13, 14-14, 17-15, 18-17, 20-18 eta 23-19

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores