Akaba Bera Berak arratsalde honetan Bidebietan RoCasaren bisita jasoko du
Superliga ABFko aurreratuko zazpigarren jardunaldian Akaba Bera Berak sailkapeneko behin-behineko hirugarren postua eskuratu ahal izango du, Kanariaseko Ro’Casari irabazi ezkero.
Sagunton garaipen distiratsua lortu ondoren, etxean bermatu egin behar dituzte bihar kanpoan lortutakoa, eta arerio ezinhobea ematen du ligako sailkapenean azekenekoa dena, Ro’Casa Remudas, sei partidatan garaipenik ez duela lortu. Momentu honetan Akaba, ordea, seigarrena da, eta podiotik puntu bakarretara.
Nahiz eta sailkapenak honela dio, Kanaria Handiko taldea ez da txantxetakoa izango, kategorian betikoenetakoa da eta denboraldi honetarako talde polita osatu duelako, gorago egoteko. Dena dela, irletakoak emaitza kazkarrak jaso dituzte, eta bere entrenatzailea, Yubal Moreno, kili kolo dabil ikusleen esanetan.
Reyes Karreresek zuzentzen duen taldean, ordea, aldekoa da giroa, erdietsitutako emaitzetaz aparte, jokoa gero eta hobea da, bereziki defentsa, sendo azaldu bait dira zentzu honetan azkeneko partidetan.
Partida hau asteazken honetan izango da hurrengo larunbatetan EHF Kopako hamaseirenak jokatuko dituelako Bera Berak Errusiako HC Rostov-Don taldearen kontra. Kanporaketa honen lehenbiziko partida hurrengo larubatean izango da, Azaroak 1, 11;45etan, Bidebietako Kiroldegian.