Akaba Bera Bera eta Parc Sagunt izango dira VIII ABF Kopako finalan. Larunbata 19:00tan Bidebietan
Akaba Bera Berak eta Parc Saguntek ligako lehenengo bi sailkatuak gainditu dituzte ABF Kopako finalerdietan, emaitza bera lortuz, 28-19.
Valentziarrek erraz gainditu zuten Itxako. Lizarrakoek ez zuten inoiz partidan sartu lortu, eta Saguntokoek ez zuten problemarik izan garaipena lortzeko.
Bestalde, Akaba Bera Berak oso partida ona burutu zuen Eldaren kontra, eta defentsa ederra azalduz eta Johanna Bouvereten geldiketei esker, eroso sentitu ziren eta merezitako garaipena lortu dute.
Bihar, 17:00etan Itxako eta Elda borrokatuko dute 3. postuagatik, eta 19:00tan finala izango da. Dena Bidebietako Kiroldegian.